Antzuola (Gipuzkoa)

Abadeen eragina neska-mutilengan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-006-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Dantzan. "Neskatxak mutilekin ez zabizte gaizki" kanta zaharra. Erromeriako aldrebeskeriak abadeari konfesatu behar. Kongregazioa. Zinta berdea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero bakarrik dantzan gebitzenian, zerak kantatzen jonan, Anjela [Aurrezabalguak], [Garbitxun] ta amak, --lehelengo ez [...] ze esaten eban--: "neskatxak mutillekin ez zabizte gaizki". Ta mutil barik ibiltzen giñuztaan dantzan. Ta harek esaten zoskun hori: "neskatxak mutillekin ez zabizte gaizki", kantuan, panderua juaz harek. Ta horrek danak be, ba, entzun ein bihar izaten zittunan.
- Ta gero konfesatzera be jun biharko ziñuen, ba? Erromerixako aldrebeskeixak eta...
- Eta gero kongregaziñotik etara dantza ein nebalako.
- [...] kongregaziñotik etara zeben hori. Ni sartu barik nenguan, e?
- Eta gero, jun bihar zan aste-egunian beste zinta batekin hiru aldiz jauna hartzera.
- Zinta berdia. Zinta azula izeten zan komuniokua edo... kongregaziñokua, eta gero zinta berdiakin.
- Ta gero zinta berdiakin jun bihar ziñuan kastigauta. Atzera sartuko baziñan kongregaziñuan, hauraxe ein bihar zonan.
- Haura distinziñua zonan. Ni ez nitzan sartu ta...
- Ein neban hori.
- Ta ze zonan, ba, kongregaziñua?
- Hillero neska zaharrak aurretik eta gaztiek atzetik jutie illaran.
- Juntakuak zien, e...
- Luistarrak bezelaxe!
- Juntakuak zittunan, ba, zerak, soltera edadetuak. Ta atzetik geiñetikuak. Luistarrak be bai ta Marian alabak be bai. Ta gero, Marian alabak, ba, horixe eukitzen zeben: dantzarik ez ein bihar. Eta bati esan zotsen, dihar ein zotsen batek, -- harek "zu" esango zotsan, nik oin "hi" esango dotsuet: "Atzo mutillekin dantza ein ziñuan". Eskolan zebillen neska haura, baiña hamalau urte kunpliduta zeuzkan. Ta: "Zuk mutillekin dantza ein ziñuan". "Bai, baiña nere lagunak mutillekin dantza ein ta gero kafia hartzera jun zien".
- Bera, ba... bera hori ein barikua.
- Bera [...]. Ta kongregaziñoko jentiak holaxe zainttu bihar izeten zaben. Harek ziran zerekuek, juntakuek. Ta juntako harek zaintzen zittuen gaiñetikuak zela zebitzen.
- Nik Ondarren ein najonan dantzan. Gaiñera, zereko, Don Isidron lehengusiña bat, moja jun zonan haura, hauraxe, Dionisio ta neure gizon zana, ein giñunan dantzan. Ta baten batek ikusi giñuzen ta hurrengo egunian diharka. Ta, ba, zintiakin jun bihar zala atzera segitze ezkero, ta, ba, ein giñuan hori be. Gaurko jiria ez zan orduen. Gu bildurrez bizi izan giñen holako gauzekin. Ta zuk esan dozuna, konfesatzera be hantxe, illaran. Sei aurretik bazeren, zazpi bazeren, hantxe illaran ta...
- Haura distinziñua izeten zonan.
- ...gero, ba... Bai.
- Zinta berdiakin, ba, distingiduta harek. Harek, ba, pekatarixa haura.
- Bai, distingiduta. Ta gero: "Gehixao ez dozue dantzarik eingo?", ta ezetz esan bihar.
- Nahiz ta gero ein...
- Bai, ba! Nahiz ta gero eiin. Ta, holaxe zan.
- Holaxe zonan.
- Holaxe zonan ta kitto.
- Eta azkenian, zinta berdia azula baiño gehixaotan erabili bihar ixa.
- Ez, atzera kendu. Haura atzera entregau ein biher zan. Bai, ba.
- Eske, Ondarren be [ikusigatik], Deskargan ta Uzarragan be ez jonen harek ikusten.
- Ez.
- Orduan, han aprobetxau bihar...
- Bai, ba! Han aprobetxau bihar izeten zonan.
- Ta atento zain egoten zien, beste lanik ez jonen eukitzen ta! Txarrak ez zien izengo, baiña horixe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia