"Egun batian ikusi nuen tximua kitarra jotzen" kanta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-004-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Egun batian ikusi nuen tximua kitarra jotzen" kanta zaharra.
- Proiektua: Antzuolako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Idolaz Elkartea
- Data: 1990(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ANT-004/013
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
"Egun batian ikusi nuen
tximua kitarra jotzen
haren soiñuan bi arkakusu
pasadoblia dantzatzen
eltxua berriz dotore jantzita
[erre...]
begira bi zorri haundi
parrez eztulka itotzen."
- Letria iguala jaukek?
- Ez, hori holan.
- Ez, ez, ez. Baiña hori tximutxana ta hori, zela hasi dozu?
- "Egun batian ikusi nitun [...] .kitarra jotzen". Nik hola.
- Kantau, ba! Badihardu martxan ta.
- "... bi arkakusu pasodoblia dantzatzen.
Eltxua berriz dotore jantzita
Errefreskuak partitzen
Haiei begira bi zorri haundi
Parrez eztulka itotzen."
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!