Joxe Jauregi Alberdi
Antzuola (Gipuzkoa) (1934-2019)
Biografia
Lamarianogaiñekoa baserrian jaio zen, bi anaiatatik zaharrena. Aita bertakoa zen, eta ama Bergarako Miaka (Meaka) baserritik etorritakoa. Uzarragako eskolan ikasi zuen zortzi urtetik hamaikara arte, Joxe Mari maisuarekin. Gero Urretxuko eskola publikoan ikasi zuen hiru negutan, bertako etxe batean apopilo bizi zela eskola egunetan. Etxean ganadua eta baso-sail handiak zituzten. Bera umea zela 30 ardi inguru zituen bere aitak, baina Joxeren ardi zaletasunari esker, 150 ardiko artaldea izatera iritsi ziren. Artzaintzari buruz hainbat azalpen ematen ditu. Idiekin sutarako edota zerratokirako egur asko garraiatu izan du Joxek Antzuolako okindegi edota zerratokietara. Auzoko errepideak auzolanean nola egin zituzten ere azaltzen du; aitzurrez bidea prestatu, idiekin harria nondik garraiatu eta harrizko zilindro astunarekin nola berdintzen zuten azaltzen du. Bizi guztia eman du bere jaiotetxean, eta bertan ezkondu zen Basalde auzoko Galardi baserriko Maria Guridirekin. Seme-alaba bi izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ANT-086 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ANT-112 | 2004 | Antzuolako toponimia | Kristina Pavo |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute