Josefina Lete LarraƱaga

Antzuola (Gipuzkoa) (1934-2015)

Biografia

Antzuolako Elektrika etxean jaio zen. Aita bertakoa zen eta ama, berriz, Polleruenekua. Antzuolako eskola publikoan ikasi zuen hamalau urtera arte, eta gero urte pare batez kontabilitatea ikasi zuen Bergaran. Elektrika etxearen ondoan, zentral elektrikoaz gain zerratokia ere bazuten, aitak kudeatzen zuena. Baserritarrek gurdietan ekartzen zuten egurra, eta zerran ebaki eta gero, inguruetako herrietan saltzen zuen aitak. Josefinak zerrategian egin zuen lan hamabost urte zituenetik ezkondu zen arte. Antzuolako Amezkoanekoa etxera ezkondu zen, bertako Gregorio Madariaga harakinarekin. Ordutik aurrera, sei seme-alaba hazteaz gain, txorizoak eta odolkiak egin eta dendan laguntzen zuen. Arrandegia jarri zuten gero, eta Josefina kalez kale orgarekin ibiltzen zen arraina saltzen. Arrandegia kendu eta fruta-denda izan zuten bi urtez.

Zintak

KodeaDataProiektua
ANT-089 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ezkertia izateagatik eskolan arazoak Bideoaren ikonoa
2 Gazterik zerrategian lanean Bideoaren ikonoa
3 Zerrategian gizonezkoen laguntza behar Bideoaren ikonoa
4 Plazan pisatzen zuten egurra Bideoaren ikonoa
5 Argindarra Antzuola guztira ematen zuten Bideoaren ikonoa
6 Polea berak martxan zerrategia eta argindarra Bideoaren ikonoa
7 Etxez etxe argindarra kobratzen Bideoaren ikonoa
8 Olioa urtu behar Bideoaren ikonoa
9 Maristei erretako elizako baliodun gauzak beraien etxean zituzten gordeta Bideoaren ikonoa
10 Uztailaren 2a, maristen ordenazio eguna Bideoaren ikonoa
11 Harategiak ez zuen ordutegirik Bideoaren ikonoa
12 Gurdiarekin arraina saltzera Bideoaren ikonoa
13 Ondarroako portuan tratu desatsegina Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia