Gregorio Madariaga Lamariano

Antzuola (Gipuzkoa) (1930)

Biografia

Antzuolako Herriko Plazan jaio zen aita-ama antzuolarrengandik. Gerra hasi zenean, aitona arotza herriko alkatea zen, eta familia osoak ihes egin behar izan zuen. Harrezkero, Euskal Herrian zehar eta Frantzian sakabanatuta bizi izan dira familiako kideak. Gregorio familiako emakumeekin eta beste ume batzuekin Frantziako Lot departamendura eraman zuten; izeba bat ezkondu eta bertan bizitzen geratu zen. Erbestetik bueltan, umeak elgorriaz gaixotu eta berrogeialdian jarri zituzten Iruneko mugan. Antzuolara itzuli eta maristen eskolan ibili zen zazpi urtetik hamalaura arte. Gero Bergarako eskola profesionalean ikasi zuen. Azpeitian bi urtez egon zen harategi batean ikasten, gero Antzuolako osaba harakinarekin lan egiteko. Garai hartan ganadua erosteko tratuak nola izaten ziren, eta gero nola hiltzen ziren, eta harategiko beste hamaika kontu azaltzen ditu. Harategia utzi eta arrandegia jarri zuen, eta hemen ere azaltzen du non eta nola erosi eta saltzen zuten arraina, bai dendan eta bai kalean. Enkanteak, bisigu, zapo, angula… Antzuolako Josefina Leterekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ANT-088 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aitita arotz abila Bideoaren ikonoa
2 Gerran aitita alkatea zenez, herritik alde egin behar Bideoaren ikonoa
3 Frantziako bizimodua eta Antzuolara itzulera Bideoaren ikonoa
4 Aititari zuen guztia errekisatu zioten Bideoaren ikonoa
5 Ama ezin Antzuolara bueltatu Bideoaren ikonoa
6 Ama bisitatzeko salbokonduktoa falangean eskatu behar Bideoaren ikonoa
7 Osabak frontean eta kartzelan Bideoaren ikonoa
8 "Flechas y pelayos" eta "margaritas" Bideoaren ikonoa
9 Harakina matarife lanetan Bideoaren ikonoa
10 Azpeitiko San Inazioetako zezenak zatitu Bideoaren ikonoa
11 Goizean goizetik jaiki harategirako Bideoaren ikonoa
12 Astean txerri bat edo pare bat hil eta saldu Bideoaren ikonoa
13 Txerriak eta ganaduak jaten duenaren zapore izaten du Bideoaren ikonoa
14 II. Mundu Gerra sasoian arrain ugari Bideoaren ikonoa
15 Egunean 20.000 kilo bisigu portuetan Bideoaren ikonoa
16 Gauez joan behar portura arraina erostera Bideoaren ikonoa
17 Antzuolako ikurrinak Frantziara eraman zituen izekok Bideoaren ikonoa
18 Santanderretik Frantziarako bidaia Bideoaren ikonoa
19 Ganaduaren eta txerriaren tasazioa Bideoaren ikonoa
20 100 kilo angula saldu zituen Bideoaren ikonoa
21 Gurdiarekin arraina saltzen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia