Antiguako errota lanean
Biografia
Mutikotan Intxausti errotan ikasitakoak izan ziren Florentino Lamarianoren errotari hastapenak. 1959. urtean Antiguako errota hartu zuen eta bertan errotari eta okin lanetan jardun zuen, harik eta 1980ko hamarkadan Oñatiko Zubillaga auzoan okindegi industrial bat martxan jarri zuen arte. 1988. urteko uholdeak kalte handiak eragin zizkion errotari, baina Foru Aldundiaren laguntzarekin errota uholdeen aurretik zegoen egoera berean jarri ahal izan zuen Florentinok. Grabazio garaian, Euskal Herriko ikasle asko etortzen ziren, Florentino errotariaren azalpenak entzutera, Antiguako errota zaharra lanean ikustera. Grabazio honetan, Florentinok errotarien lanak azaltzen ditu. Artoa nola ehotzen den erakusten du, eta 24 baserrietarako argindarra nola sortu eta banatzen zuen azaltzen du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ANT-093 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute