Eztabaidak aitonarekin baserriko lanak zirela eta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANO-002-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitak papeleran lana egiten zuen. Aitona etxean bizi zen eta baserriaz arduratzen zen. Manuelek haserre handiak izaten zituen aitonarekin lana eginarazi nahi izaten ziolako. Orbel bila aitonarekin joaten zenean hark esaten zizkionak orain gogoan ditu.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: ANO-002/006
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Familia eta harremanak , Baserria » Baserriko lanak
Transkripzioa
- Ta aitta, berriz, egunero egunero papelera lanea juten zan. Eta gero aittona ta amona genduzkan etxian, eta aittona, oso basarritarra, eta lanian, aittona nahikua izaten zan; nahikua ez, guk`e laguntzen gendun, baiño beti ezetzian, beti ez. Gu urdun… Ta ni neoni ibiltzen nitzan okerrena. Zaharrena ni nitzan senidetan, eta urdun, ba, neekin. Ni kontra jartzen nitzaion, ta burla iten errexa eo, urdun geatze… askotan hasarretu iten giñan. Askotan, e! Ta beak’e oso odol berua. Urdun da… baiño uaindikan ikusi in bihar da hain bizitzako, hain bizitzako zer zan lana eta elizako deboziyua.
- Zuk esan dezunian hasarretu iten ziñatela...
- Hasarratzen giñan…
- Zuk lana in nahi zenulako ta beak uzten ez?
- Beak lana iñarazten zigun, eta urdun lan hortatikan eskapatu, eta joño, nik aspertuta edo, ba beti errez utzi eta urdun haserretu in giñan. Ordea bagoaz igual… urdun basuan orbela, orbela biltzen zan, hostua, eta orbela biltzen zan, ta orbela.
- Azpitako?
- Azpitako, ganauai azpik iteko ta. Urdun, urdun gaur bezela ez zan txirbillakin ta, ordun hoi ez zan sentitzen, hoi ez zan urdun ezertako, zea, sentitzen. Baiño orbelakin ze… gero garua, baiño guk garuakin ez gendun zeaik, baiño orbelakin bai. Ta orbel biltzea juteko. Ta birian igual alkarrekin eskuariak hartu ta zean ta aittonakin, aittonakin ba igual pixkat hura tentatzen, aittona. Jo, behin baiño gehiyotan akordatzen naiz, “Ai, ai, ai, Manuel, Manuel, akordatuko haiz gaur o biyar”. Zenbat akordatzen naizen egiya da! Egiya bada e! Eta bai goiz edo bai berandu goguan jasotzen dia, e. Eta atera kontu gure aittona zanak esaten ziguna “Akordatuko haiz, gaur o biyar akordatuko haiz” ta egi haundiya. Uain neoni eoten naiz pensatuta zahardaria zer dan, oain, ta urdungo gure aittonan esanak ba jartzen zaizkit begitan egik diala.
- Ze esaten zizuen ba?
- Ba esaten ziten “Akordatuko haiz gaur o biyar, zer, nola, bai, hi´re zahartzen haizeken garaiyian ikusiko dek” ta igual, bueno, hasarretu ta berotzen zan; ni berriz´e zirika, ta eskobaria hartu ta tira’re bai e.
- Bai?
- Bai, bai.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!