Donostiara tranbiaz gaztainak saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANO-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Goizean jendea zaldiz jaisten zen tranbia hartzera. Donostiako San Martineko azokara joaten ziren produktuak saltzera. Manuel amari laguntzera joaten zen. Gaztainak saldu ondoren, irabazitako diruarekin amak familiarentzako arropak erosten zituen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ANO-002/005
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Gero urdun esan dizutena gaztaiña. Urdun gaztaiña tranbia... Donostiko tranbia zan. Goizeroko aurreneko tranbia goizian hemen sei t’erditan, Alkizatikan ikusi in bihar zan, zenbat zaldi etortzen zian. E? Tranbia, berdurakin eta gaztaiñakin eta, ba... hemen betetzen zan, ba, Iruran —Iruran izandu zun parada— ba, hor betetzen zan bagoiya ematen zuna emateko tranbiak, ba, gauzakin. Ba guk geok’e igual ematen giñuzen hiru zaku gaztaiña, baiño haundik, e! hirurogei kilotikan gorako zeak, zakuk, e. Eta urdun, ba, plaza juten ziñan San Martiñea, eta zu benga han gaztaiña saltzen.
- Eta hoi mutil kozkorrak iten zenuen?
- Ta mutil kozkorretan, ba, gu amai laguntzea. Ni neoni´re amai laguntzea juten nitzan. Urdun eukiko nitun nik, ba, nik ze eukiko nitun? ba hamabi urte o hoi hamahiru urte o inguru hoi. Eta zu amakin amai laguntzen ba gaztaiñak saltzea. Ta gero ba zapatak ziala, ba erropa, familiako ba… tira, pixkat eusteko ta konpontzeko ta pixkat hola pixkat itxurazko ikusteko, ba tira diru hoi horren zean. Eta zea, zenbat, jakiña hortako jende zintzua ta jendia arreta familiya aurrea atera ta bea’re txukun atera nahi zulako, ezta? urdun alde hortatik jokatu zun gure gure gure [amak].
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!