Anoeta (Gipuzkoa)

Besteen terrenotik sagarrak hartzeagatik istiluak izaten ziren

Besteen terrenotik sagarrak hartzeagatik istiluak izaten ziren <p>Gaztaina asko izaten zen. Jendeak gaztainak saldu, eta diruarekin gauzak erosten zituen. Eztabaida handiak izaten ziren besteen sagarrak biltzen zituztelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANO-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztaina asko izaten zen. Jendeak gaztainak saldu, eta diruarekin gauzak erosten zituen. Eztabaida handiak izaten ziren besteen sagarrak biltzen zituztelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero zan garai haitan, garai haitan zan ba gaztaiña, urdun gaztaiña izaten zan asko. Eta urdun, gaiñea, zan beste gauz bat, bai, eoten zan jendia gaztain denboran, ba gaztain hoi saltzea emateko, eta horko dirubakin ba zapatak erosi, erropak erosi, eta familiya zuzentzeko ba diruba ekarri. Eta, gaiñea, urdun gaztaiña ba izaten zan eguna, honoko “doce de otubre”, ba izaten zan ez jendia kalian, mendin, kalia... Gero, jakiña, nola baitzeon estraperluan eta gauza ba zeon hain estutuba, ba, sagarra, sagarra ere garaiya izaten zan, sagar denbora, izaten dalako hoi. Urdun zer? jendia juten zan aitzikitan juten zan mendia eta sagarra, ahal zunak [zer da ta] bolsa bete. O bolsa... beste batzuk, berriz, lotsagabeokuak eta zakua, zakuba. E? zakutxuak bete eta goitikan behera.

- Besten sagarrondotakuak?

- Bai eta gaiñea izaten zian oso... oso enkuentro oso zeak, e! alkar, alkar zeatzen’e gertatu gertatu zan kasuak gertatu zian, e,! alkar nola borrokatzen ez baiño diskusiyuak fuertiak e.

- Sagarrangatik.

- Bai, bai jakiña. Jabia. Jabiak eziñ eman eta jabiak “Aizu hi, nundik hartu dittuzu /hartuttuzu/ zuk hoik?” eta hola eta hola eta “Ikusi zaittut nundikan hartu dittuzun!” ta onbre, eztakit zer bakit zer, harekin, honekin, eta beno “Utz itzatzu sagar hoik!”, “Bai zea nola ondik utzi!”. Eta gero enfrentamenduba. Bi o hiru hola pixkat gogor prepatu, e? beak zakarkizkinak, gauza zakarkina, eta jabia ba zu, geatzen zan, ba, hantxe, nahi eta ezin, zeatikan... Ta gero ba batzu-batzuk korajia zuen eta, bueno, lotsagabe prepatzen zian eta urdun baserritar gizajua geatzen zan, ba, hitza eman eta gero halazaz ba pasa iten zan, pasa. Baiño enfrentamenduba izan ta [geo].

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia