Joxe Urkola Zuriarrain

Anoeta (Gipuzkoa) (1935)

Biografia

Errege egun batez jaio zen Joxe, Anoetako goi-bailarako Barrundi baserrian. Txikia zela, amarekin Tolosara jaisten zen esnea saltzera, eta hala zebilela Tolosako harakin bati enkarguak egiten hasi zen. Baserrian lana egin beharra zegoen orduan, eta hala jardun zuen urtetan. Baina, halako batean, Tolosako beste harakin batekin ofizioa ikasten hastea otu zitzaion, eta halaxe hasi zen. Beranduago bere kontura jarri zuen harategi txiki bat, Tolosan bertan. Harategiak, ordea, ez zuela behar beste ematen, eta Berrobiko tabernako jabeak negozioa uzten zuela jakin zuenean, anaiari esan eta taberna hartu zuten. Gerora andrea izango zuena eta biek hartu zuten tabernako martxa, eta ezkondu eta bertan bizitzen jarri ziren. Berrogei urtean zehar harakin gisa lan egiteaz gain, tabernan ere lanean jardun du Joxek, emazteari laguntzen. Azken urteetan, biek erretiroa hartu eta Iruran bizi izan dira. Gaztetan Anoetako mutilen dantza taldeko kide izan zen Joxe.

Zintak

KodeaDataProiektua
ANO-003 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Tolosara egunero, amari esnea partitzen laguntzera Bideoaren ikonoa
2 Gau-eskolara joan beharrean, tabernara Bideoaren ikonoa
3 Anaiak ez ziren eskola zaleak Bideoaren ikonoa
4 Peoi gisa lanean ibili eta gero, harategira Bideoaren ikonoa
5 Harategia ipini zuen Tolosan Bideoaren ikonoa
6 Hasieran harakinak berak hiltzen zituen abereak Bideoaren ikonoa
7 Igandeetan baserrietara, harategirako tratua egitera Bideoaren ikonoa
8 Inguruko herri, auzo eta baserriak ezagutzeko aukera Bideoaren ikonoa
9 Ganadua nola hil, pisatu eta garraiatzen zuten Bideoaren ikonoa
10 Baserrietan izozkailu handiak jartzean, harategiko salmenta behera Bideoaren ikonoa
11 Garai bateko harategiak nolakoak ziren Bideoaren ikonoa
12 Harategiko bezeroak: tolosarrak, inguruko herrietakoak eta tabernak Bideoaren ikonoa
13 Harategiko elikagaiak Bideoaren ikonoa
14 Txistor eta txorizoak egiteko hesteak fabrikan prestatzen ziren Bideoaren ikonoa
15 Tripakiak garbitzeko, "triperak" Bideoaren ikonoa
16 Beharrean zeuden bezeroak eta ordainketa atzeratzen zutenak Bideoaren ikonoa
17 Harakinek tranpa egiten zuten bezeroen berri ematen zioten elkarri Bideoaren ikonoa
18 Bezeroekin pazientzia handia behar Bideoaren ikonoa
19 Bezero gehien-gehienak emakumezkoak Bideoaren ikonoa
20 Harategirako materiala; Juanito zorroztaile galiziarra Bideoaren ikonoa
21 Hiru anairen artean Berrobiko taberna hartu zuten Bideoaren ikonoa
22 Emaztegaia eta koinatagaia, Berrobiko tabernan lanean Bideoaren ikonoa
23 Tabernan berandu erretiratu eta goizean harategira Bideoaren ikonoa
24 Berrobiko taberna, pilotalekuaren ondoan Bideoaren ikonoa
25 Berrobiko taberna, goizetik gauera irekita Bideoaren ikonoa
26 Berrobiko tabernan eskaintzen zituzten jakiak Bideoaren ikonoa
27 Berrobiko festetan, lo gutxi eginda Bideoaren ikonoa
28 Tabernan gehien edaten ziren edariak Bideoaren ikonoa
29 Tabernan lanean hasi zireneko zailtasunak Bideoaren ikonoa
30 Ardo-saltzaileak, txakolina eta Leon garagardoa Bideoaren ikonoa
31 Guardia zibilek taberna itxi ziotenekoa Bideoaren ikonoa
32 Anoetako mutilen dantza taldea: hasiera eta entseguak Bideoaren ikonoa
33 Astean bi-hiru aldiz dantza entseguetara Bideoaren ikonoa
34 Aita alkate zenean baimendu zen dantza lotua, baina erdizka Bideoaren ikonoa
35 Anoetako festetako soinu-jotzaileak Bideoaren ikonoa
36 Dantzarako amorratzen; neska-laguntzetik bueltan Modestoenera Bideoaren ikonoa
37 Anoetako mutilen dantza-taldeko kideak Bideoaren ikonoa
38 Anoetako festetako ekintzak: pilota partidak, oilasko-biltzea eta oilaskoei lepoa moztea Bideoaren ikonoa
39 Bertsolari ezagunak Anoetako festetan Bideoaren ikonoa
40 Anoetako festak antolatzen Bideoaren ikonoa
41 Berastegiko euskara desberdina Bideoaren ikonoa
42 Aita "amerikanoa" eta alkatea Bideoaren ikonoa
43 Adinekoekin kontuak esanez, gazteek ikasi egiten zuten Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia