Antonio Sarasola Imaz

Anoeta (Gipuzkoa) (1929)

Biografia

Anoetako "Zumalakardi" baserrian jaioa. Gerra garaian ume kozkorra bazen ere, ondo gogoan ditu gerra ondorenean estraperloan pasatako orduak eta baserriko bizitza gogorra. Oso gaztetatik jakin zuen baserritik alde egin nahi zuela, bizimodua beste nonbaitetik ateratzera. Ameriketara joan nahi izan zuen, baina ez zitzaizkion kontuak nahi bezain ondo atera, eta fabrikan hasi zen lanean. Lantegi batetik bestera ibili zen, baldintza egokiak aurkitu zituen arte, Mitxelinen, Lasarten. Apopilo bizi izan zen han, Pilar Tolosa amasarrarekin kaleko etxe batera ezkondu zen arte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ANO-001 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Biografia Bideoaren ikonoa
2 Anoetako bailara eta etxeak Bideoaren ikonoa
3 Familia handia, baserri txikia Bideoaren ikonoa
4 Irurara zaldiz esnea eramatera Bideoaren ikonoa
5 Eskola zergatik utzi behar izan zuen Bideoaren ikonoa
6 Txanponak lortzeko asmatutako trikimailuak Bideoaren ikonoa
7 Erreketeak Anoetan gerra hasieran Bideoaren ikonoa
8 Erreketeak melokotoiak ordaindu zizkionekoa Bideoaren ikonoa
9 Txanponak, paperezko dirua eta produktuen prezioak Bideoaren ikonoa
10 Villabonako mojen eskolan Bideoaren ikonoa
11 Anoetako eskolako kontakizunak Bideoaren ikonoa
12 Aitonak erakutsi zion irakurtzen eta doktrina txikia Bideoaren ikonoa
13 Umetako jokoak eta bihurrikeriak Bideoaren ikonoa
14 Eskola egunetan Anoetako estankoan bazkaltzen zuten Bideoaren ikonoa
15 Apaizak hainbat hobekuntza bultzatu zituen herrian Bideoaren ikonoa
16 Abenturak estraperloan zebilela Bideoaren ikonoa
17 Guardia zibilengandik ihesi estraperloan Bideoaren ikonoa
18 Gauez erosketak eta banaketak egiten Bideoaren ikonoa
19 Estraperloa eta herriari entregatzea Bideoaren ikonoa
20 Txerria hiltzen zuten Bideoaren ikonoa
21 Ogi beltza eta arrazionamenduko tortak Bideoaren ikonoa
22 Janaria, olioa eta estraperloa Bideoaren ikonoa
23 Igande eta festa handietako janariak Bideoaren ikonoa
24 Ziria sartu zioten anaiek errege gau batean Bideoaren ikonoa
25 Lantegi batetik bestera Michelinen sartu arte Bideoaren ikonoa
26 Gaztetan egindako parrandak Bideoaren ikonoa
27 Kotxe lasterketak eta bizikleta mundiala Bideoaren ikonoa
28 Ingurukoen ezizenak Bideoaren ikonoa
29 Aitarekin harremana ona izan zuten Bideoaren ikonoa
30 Donostiako izebaren etxean Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia