Jose Agustin Amonarriz Otaegi Txulo
Anoeta (Gipuzkoa) (1927)
Biografia
Anoetarra zuen aita, Ramon eta beizamakoa ama, Maria. Txulo baserrian jaio eta hazia, bertan bizi izan zen 33 urte bete arte. Bederatzi semetan laugarrena, senideek baino aukera gehixeago izan omen zuen eskolara joateko, baina askotan maistrarik gabe gelditzen zirela-eta, ez omen zuen ia batere ikasi. Baserriko lanetan han eta hemen aritu ondoren, Caldereria Orian izan zuen lanposturik finkoena. Espainiako hainbat tokitan eta Afrikan ere izan da lanean, ez baitzen horretarako langile gaiturik. Juanita Gorria Arozena Berrobikoarekin ezkondu zenean Tolosako Kale Nagusian jarri zen bizitzen. Gerra ondorengo garaian, euskara eta euskal kulturaren indartzea ezagutu zituen Tolosan. Bi seme-alaba izan ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ANO-006 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa | ||
ANO-007 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute