Angelu

Angelu Lapurdiko udalerria da. Euskal Herriko hamaikagarren hiri handiena izan da. Angeluk Baiona eta Biarritzeko udalerriekin batera BAB izeneko gune metropolitarra osatzen du. Herri hauek ditu mugakide: iparraldean, Tarnose (Landak) eta Bokale; ekialdean, Baiona; hego-ekialdean, Basusarri; hego-mendebaldean, Biarritz; eta, hegoaldean, Arrangoitze. Euskal Herriko kostaldea eta Landetako Côte d'Argent arteko muga Amodio Ganbera izeneko haitzulo angeluarrak sortzen du. Euskarazko toponimoa Angelu eta frantses eta gaskonierazkoa Anglet dira. "Atlas Linguistique de Gascogne" liburuak eskualde gaskoitzat hartu zuen Angelu. 1863an, berriz, Luis Luziano Bonapartek Angelun kokatu zuen euskararen muga, zenbait auzotan duda barik nagusia zena. Hala ere, XX. mendean frantsesa da hizkuntza ofizial eta nagusia. Euskara bultzatzeko 2001ean 15 lagunek "Ipar Izar" erakundea sortu zuten; gaskoniera bultzatzeko, aldiz, "Ací Gasconha" erakundeak lan egiten du.

Hizlariak: 1; Zintak: 1; Pasarteak: 0;
Transkribatutakoak: 0; Audioak: 0; Bideoak: 0

Hizlariak

#Hizlaria
1 Gorri, Eneko (1983)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia