Andoain (Gipuzkoa)

`Amerikako bizitza´ bertso sorta (I)

`Amerikako bizitza´ bertso sorta (I) <p><em>Txirrita</em>ren `Amerikako bizitza&acute; bertso sortako bertso batzuk abesten ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-078-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txirritaren `Amerikako bizitza´ bertso sortako bertso batzuk abesten ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Europatik askok egin du
Amerikara bisita.
Etxe onian jaioagatik
Danak han ezin bizi ta.
Lana eginez aberastuak
dabiltza ondo jantzita.
Gaur elituzke ezagutuko
bere amak ikusita.

Ameriketan asko dabiltza
ni kalkulatzen dedanez.
Nahiko okela janagatikan
edari gutxi edanez.
Gure sagardo maitagarriak
aparte daude esanez,
nahiago nuke han ba neoke
nahiz diru asko izan ez.

Amerikatik baldin baletor
mutil bat ona eta fina.
Bere lanaren izardi latzez
diru pixka bat egina.
Parientiak bisitatzeko
ardagarren atsegina.
Ailegatzian ez du faltako
ondo zeinek hitz egina.

Len esan dedan indianoa
ailegatu da etxera.
Ama gaixoa laster altxa zan
hari lepotik heltzera.
Esanez nere seme maitea
sano ta ondo al zera?
Kristau bizia nekez zenikan
nonbaitetik azaltzen da.

Semeak:
Bai amatxo, aguantatu dit
osasuna eta biziak.
Nerekin hara joan ziranak
ez daude hola guziak.
Lagun estimatu aski baditut
hola lurpian utziak.
Nik suertean ibilia naiz
Jainkoari graziak.

Mandaburuko indianoa
etorri omen den neska.
Lehengoan nigatik ibilia dek
soltero nagon galdezka.
Laster hemen den pretenditzera
ai zer demontreko festa.
Ai zer trajea egingo nuken
haren diruak baneuzka.

Egilea(k): Xabier Lasa

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia