Andoain (Gipuzkoa)

Umea izanda ere, gerran sufritutakoa

Umea izanda ere, gerran sufritutakoa Nahiz eta gerra garaian umea izan, asko sufritu zuen Joxebak. 11 urte zituztela, komunio handia egin zutenean, Joxe izena hartu behar zuela esan zioten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-067-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nahiz eta gerra garaian umea izan, asko sufritu zuen Joxebak. 11 urte zituztela, komunio handia egin zutenean, Joxe izena hartu behar zuela esan zioten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gaiñeakoan Joxeba zuek umiak ziñaten?
- Bueno guk asko sufritu giñun, nahiz umia izan. Nik in nitun zortzi urte-beatzi hoik sartu zianen, zortzi urte t'erdi eo hola. Eta Bilbo hartu zuenian ta ordun ordun ordun asko sufritu giñun guk. Ba komuniyo handiya itean iteakuan ordun'e zea gaztiak giñen. umiak giñen baiño dios!, dena, hoi dena sartzen zian burun. Nei Don Kostantino, ordun zan Don Costantino Laskibar.
- Apaiza?
- Apaiza hemen. Ta komuniyoa hamaika urtekin iten giñun. Zazpikin ttikiya ta haundikin haundiya hamaikakin. Jun giñan zeatik, ta aber, ez naiz ahaztuko sakristin sarreran atian onduan Don Kostantino apuntatzen, zeiñek in bihar giñun komuniyoa. "A ver, ¿Cómo se llama, cómo se llama?" "Joxeba Amutxastegi Aranzabal" "¿Cómo, cómo?" "Joxeba Amutxastegi Aranzabal" "¿Cómo, cómo?" "Joxeba Amutxastegi...”. Joe, momentutik momentua boz altugua, ez al dik ba aitzen honek? "!Esos cuentos de Joxeba se terminaron. De aquí adelante te llamarás Joxe!". Hamaika urtekin. Hoik barrenen gelditzen dia, batzuidi ez zaio inportik baiño nei ordun ordun'e bai nei inporta zizaten. Hoi, Don Kostantino.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia