Errazionamenduko olioa jasotzean, purrustadak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-063-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zalgurdiarekin asko ibilitakoa da Migel, baita kalera joateko ere. Errazionamenduko jeneroa jasotzean, olio asko tokatzen zitzaien, senide asko zirelako etxean; eta herriko emakumeak purrustaka egoten ziren, dena eramango zuen beldurrez. Gerra ostean, olio gutxiago zegoenean, txerriaren gantza erabiltzen zuten sukaldean aritzeko.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko azaroaren 24a
- Iraupena: 0:01:18
- Erref: AND-063/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Herria, azpiegitura » Garraioak » Beste garraio batzuk
Transkripzioa
- Eta ni zaldi-karruakin —zaldi-karrua o gurdiya o dalako horrekin—asko ibiliya naiz. Kalea´re enkargutaa´re bai. Enkargutaa´re etorri Kaletxikia ta Kaletxikin kooperatiban garai hartan, razionamentua zan garaiyian-ta, joe, ni gogoratzen naiz andriak, hola… oliyua ematen zigun, ta gu asko giñan ta oliyo asko tokatzen zitzaigun guri. Eta: “Danak honek eamango dizkiu! Mutil koxkor hau…! Honek danak eamango dizkiu! Gutzat ez da izango!”, ta esaten ziyen kooperatibakuak: “Lasai, lasai, honek tokatzen dana bakarra eamango du ta. Tokatzen zaiyona. Asko dia hok eta”. Osea, nik hoi, gerra ondoko urte gogor hoik, asko ezautu dittut. Asko, asko bizittu naiz.
- Ordun kartilla o izango zenduen…
- Bai, kartilla. Ta tokatzen zan honbeste litro familiko. Honbeste giñan ta honbeste. Bai, bai, dana legezkua zan. Baiño jendiak ordun zakan bildurrakin “oliyua gutzat ez da izango” iñez ta. Joee.
- Oliyoik gabeko urte hoik-eta nolakuak izandu zian?
- Ez dakit, oliyua bazan. Nik ez det ezautu oliyoik gabekua. Oliyua gure etxian izaten zan. Gero txerriyan zeakin, gantzakin, o txerriyan mantekakin ta nolabaitt hola moldatzen zian. Basarrietan ez zan problemik izaten; nik uste det ez zala… Kalian izango zian problemak. Izango zian, bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!