Andoain (Gipuzkoa)

Ikastolen mugimenduan murgilduta

Ikastolen mugimenduan murgilduta <p>Magisteritza ikasitakoan, ikastolan hasi zen lanean, eta han eman zituen 24-25 urte. Ikastolen mugimenduan lan handia egin zuen Arantxak, baita irakasle sartu aurretik ere. Kanpaldietan asko ibili izan zen; eta hala deskubritu zuen Nafarroako paisaia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-055-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Magisteritza ikasitakoan, ikastolan hasi zen lanean, eta han eman zituen 24-25 urte. Ikastolen mugimenduan lan handia egin zuen Arantxak, baita irakasle sartu aurretik ere. Kanpaldietan asko ibili izan zen; eta hala deskubritu zuen Nafarroako paisaia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta magisteritza in ta gero irakasle lanian e...
- Ikastolan. Ikastolan. Bai, bai. 24 urte. 24-25 urte pasa nittun.
- Zuk magisteritza ikasteako ya ordurako ikastolak eta...
- Bai, bai... baino nik ikastolan beti lana in izan dut. Ez irakasle bezela hasieratik, baiño atzetik lan asko. Izugarri. Izugarri e... Nola beti itzalian edo... barrurago, barrurago egon bihar du jende bat, ba, bai.
- Beharko zan ordun?
- Bueno, bueno. Bihar zan hor... Eta nahiz e... ikasleekin ez euki harremana gero eratu genittun kanpaldik. Ta kanpalditan, bueno... ni hamar urte ibili nitzan kanpalditan. Eta... eta gaiñera urtero herri ezberdiñeta juanda. Eta zergatik? Ba, gehien bat zan... Nafarroa aldea asko juan giñan. Nik Nafarrua ezagutu nuen askoz gehiyo edo deskubritu in nuen, agian da hitza, ba, kanpaldiak eman zian bide hori. Zeatik juaten giñan toki ezberdiñetara. Ta hain kontraste haundik dauzka Nafarruak e... baiño ederra da benetan.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia