Andoain (Gipuzkoa)

Koltxoiak gerrako baletatik babesteko

Koltxoiak gerrako baletatik babesteko <p>Beldurra pasatzen zuten gerran. Oheko koltxoiak leihotik zintzilik jartzen zituzten balatatik babesteko. Baserriko ganaduarentzako lanak ilargitan egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-047-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beldurra pasatzen zuten gerran. Oheko koltxoiak leihotik zintzilik jartzen zituzten balatatik babesteko. Baserriko ganaduarentzako lanak ilargitan egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxian egoten giñan gu, egunez ohieko koltxoiak hartu ta leihotan goitikan behera zintzilik jarri ta esaten zuen balan bat eo, kristala puskatuta sartu ezkeo koltxoi hori sekula ez zuela pasatzen, hor indarra galdu iten zula edo, hori esaten zan. Goizian jeikitakoan hartu koltxoiak eta zintzilika jarri lehendabizi. Gabian illuntzen zunean kendu ta ohiera. Eta, klaro, basarrin ganaduak eta haientzako janak eta ekarri in behar ziren eta eguzkietako ordez illargitan eiten giñun lanak, illargitan eiten giñun lanak, korrika ta presaka. Pronto-pronto eon ta oaintxe illuntzen zun, ta benga danak; batzuk ganauantzako ekarri, bestiak etxerako bihar zienak ekarri, bestiak esnia eraman, danak hola ibiltzen giñen, hola ibiltzen giñen.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia