Gerrak zatitu zuena gizatasunak batu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-047-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Karlistak eta nazionalistak zatituta egon ziren gerrarengatik. Frontea Andoaindik pasa ostean, karlistak eta armada ziren nagusi; baina herritarren artean elkarri laguntzen jarraitzen zioten, nahiz eta politikan aurkako bandoetan egon.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:02:11
- Erref: AND-047/019
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna
Transkripzioa
- Baita ere, baziran hemen garai hartan karlistak zirenak, eta nazionalistak. Klaro, nazionalistak eta karlistak hoik zatituta gelditu zien eta famili berean aitta karlista, semea nazionalista, beste semea ez dakit ze. Dana hola zan. Eta karlistak behin frentea pasa zan ezkero, karlistak eta militarrak zien hemen nagusi. Eta hoiyek nazionalistak zirenak atzetik zatozten, zeatikan hiltzailleak, fusilatzen ta ibiltzen zan batailloia atzetikan etortzen zan, atzerago etortzen zan. Hoiyek pasa ta geo iten zituen, hemen, ietten zittuen zirrizkada guztik. Eta haiyek etorri bitartean, beraiek, este..., karlistak nazionalista zirenak kotxean hartu eta, este.., mugaz beste alde igarotzen zituen, pasatzen zituzten. Ta hoi bertan bat etxetikan ikusi genduen, gure etxean aurrian, Buruntzaldean, zan etxe batekua, etxe bateko jabia zan, bankun lana itten zun eta, este..., hura nazionalista zan batek atzetikan zatoztenak iritsi baiño lehen nunbaite deitu in ziyon eta etxetik ikusi genduen kotxea kamiyoan etxe parian eta artasoro baten tartian korrikan nola kotxean sartu ta eraman zuan.
- Mugaz bestaldera?
- Bai eta holako gauzak asko eitten zixkioen, batai-besteai laundu iten zioen nahiz politika aldetikan izan. Herritarrak zirenak, herritarrak zirenak eiten zituen. Klaro, atzetikan etorri ta hemen gelditu zirenak, bueno, larrutik ordaindu zuen askok; eta horrelako gauza asko ikusten zan. Ba danak bildurrak.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!