Andoain (Gipuzkoa)

Gerrako salatarien erantzukizuna

Gerrako salatarien erantzukizuna <p>Gerran salatariek zeresan handia izan zuten nor hil aukeratzean: karlistek salatzen omen zituzten abertzaleak. Andoainen 17 gizon hil zituzten. Hernanin apaizak ere hil zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-047-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerran salatariek zeresan handia izan zuten nor hil aukeratzean: karlistek salatzen omen zituzten abertzaleak. Andoainen 17 gizon hil zituzten. Hernanin apaizak ere hil zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Han garbittu edo afusilatzen zuten jende hori, hori nola aukeratzen zen edo zeiñek salatzen zun batak bestia, nola zan?
- Hoik, hoiyek informaziyua ez dakit nundik izango zuen. Parte bat, parte bat Euskadin ere nahiz gehienbat abertzaleak izan, karlista jende asko zan. Zeatikan abertzaletasuna edo Partidu Nazionalista izan zan, karlismotikan irten zan, atera zan alderdi bat eta karlista hoiyek ezagutzen zituen, zituzten han karlista izan eta abertzaletasunera pasa ziran kideak eta ezagutzen zituzten eta, karo, ezagunak ziran. Ta hoiyek denuntziatzen zituzten. Andoaiñen ere baziran bat edo beste holako gauzak egiten zituztenak. Klaro, hemen izenikan ez dao esateik.
- Ez, baiño batak bestiak salatutako jende hori, zerrenda azkenean luze xamarra izango zen.
- Bai, bai.
- Andoaingo salatutako pertsonena?
- Bai. Andoaiñen hamazazpi edo ziren. Bi ziren Urnietakoak edo zirenak eta beste Tolosakon bat edo're bai. Monolitua hor dao jarria, ez dakit ikusiko zendun. Izen guztiekin hor dao jarriya. Eta, baiño Hernanin, Hernanin berrogeitamar eo gehio, asko ziren, Hernanin asko ziren. Baziren apaizak eta, baziren apaiz euskaldunak, apaiz jatorrak. Geroztikan, haiyen historialak eta badauzkat hor nunbaitte zirenak; eta harrapatzen zuen guztiya zeatzen zuen. Ez zan, ez zan ezerren zeik izaten eta gero Andoaindikan horri eskapatzeagatikan igesi joandakoak harrapatzen zituzten hor eta espetxeratu eta. Bueno, hor historia asko dao esan, aipatu ezin leizkenak edo gertatzen zirenak, nik badakixkit bi edo hiru. Hormaren aurrean jarrita hola zaudela salbatutakoak eta, bueno, hoik ikaragarri luze jungo litzateke hoik danak aipatzearren.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia