Labordeko eskolako kultur-ekintzak
Laborde lanbide eskolan kultur-ekintza ugari egiten ziren: aldizkari bat, musika-banda, dantzari-taldea...
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:02:07
- Erref: AND-047/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Goi mailako ikasketak , Aisia » Kultura » Dantza , Aisia » Kultura » Irakurtzea , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- Labordenean ere iten zien kultura...?
- Dana erderaz.
- Kultura arloko ekitaldi asko?
- Bai, bai.
- Aldizkari bat ere baziñuten?
- Bai, bai. Aldizkari bat bagendun ta hemen dago ta artikulu txiki bat badaukay hor erderaz idatzia ere eta besten bat edo beste aldizkari batian ere bazan, eta bueno, ahal zan, ahal gendun moduan ba saiatzen giñan zeozer aurreratzen beti.
- Eta ba ez dakit, musika bandaik edo holako gauzik izaten zen?
- Bueno, bai. Laborden zan "Coro Laber" deitzen zioena, Larramendi Donostiko Orfeoiko zuzendariordekoa eo zena etortzen zan irakastea eta zan danak gizonezkoak. Gue tartekoak baziren eta geo bertako langilleak, eta abesten ondo ondo ikasi zuten. Gero zan beste talde bat, baita ere mutil gazteakin dantzari, dantzari-talde bat, garai hartako dantzari-mota guztiak irakastea etortzen zan Donostitikan beste hoitako talde hortako zuzendari bat edo, Amunarriz abizenekoa etortzen zan. Eta bai, ondo, bi gauzak ondo egiten ziran eta behin batean Igeldon pelikula bat egin zuen Gipuzkoako Diputaziuak. “Mintz Zerrenda” esaten zan, pelikula bat. Atera ziguten kantaldiak eta dantzaldiak eta zeak egiten, ba Gipuzkoa barruan kultura bezela banaketak egitearren. Bai, hori, hori gertatu zan.
- Beitu.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!