Andoain (Gipuzkoa)

La Salle osteko ikasketak Laborden

La Salle osteko ikasketak Laborden <p>1940 inguruan irten zen La Salletik, eta orduan urte eta erdi pasa zuen aitari laguntzen baserriko lanetan. Bitarte horretan, Laborde anaiek lanbide-eskola sortu zuten. Eskola hartan ibili zen 14-18 urte zituen bitartean. Hura bukatutakoan, Laborde lantegira pasa zen lanera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-047-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1940 inguruan irten zen La Salletik, eta orduan urte eta erdi pasa zuen aitari laguntzen baserriko lanetan. Bitarte horretan, Laborde anaiek lanbide-eskola sortu zuten. Eskola hartan ibili zen 14-18 urte zituen bitartean. Hura bukatutakoan, Laborde lantegira pasa zen lanera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu handikan aterako ziñan hamalau bat urte bazenitun?
- Bai.
- Ba berrogeita biyan edo.
- Berrogeita batean.
- Batean?
- Bai. Berrogeita bat inguruan edo hola bukatu nuen nik han. Berrogeita bat, berrogei. Nik uste det berrogei. Berrogei zergatikan gogoratzen naiz ikastetxe hortako, este..., ikasketak egin eta basarriyen nora joanik ez nuelako lanera joateko gutxienez hamalau urte behar ziren eta nik ordun hamabi-hamahiru eskas nituen eta urte t'erdi bat edo gogoratzen naiz aittakin etxean han pasa nuen goldean eta atxurrean ta basarriko lanetan igaro nituen hamalau bitartekoak, eta bitarte hortan Laborde anaiak sortu zuten eskola, burnizko egituratako eskola bat, konparazio batea, nola esango nuke; teknologia aldetikan eo beraiek lantoki, langille bereziak izateagatikan sortu zuen eskola hori ta eskola hori orduan Gipuzkoan zan nibelik onenetakoa zan. Haren berdiña zan Eibarren, "Armería de Eibar" eo deitzen zioena, Eibarren zan beste eskola bat eta eskola hortan hamalautikan hemezortzira beste lau urte egin nituen, lau kursoak, urteko kurtso bat eta hemezortzi urterekin ba, bueno, gero, lantoki hartan bertan lanera. Guk izaten gendun zeaik, bentajikan haundiena zan teoriaz aparte praktika oso ona izaten genduela nola taillerrak behian zauden eta langilleak ai ziela eta, beraiekin eta hartu-emanak izaten giñuzen eta praktika aldetikan oso ondo irtetzen giñen.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia