"Habla en cristiano"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-045-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Donostiako tren-geltokian bazen pertsona bat "habla en cristiano" esaten zuena. Donostian gaztelaniaz hitz egitea dotoreziaren seinale zen lehen. Eskolan fraideekin ibili zen La Sallen, eta han ez zituzten zigortzen euskaraz hitz egiteagatik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: AND-045/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Euskara » Euskararen egoera , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
- Ta ordun esan diazu tren-geltokin eta eoten zala bat bijilantzin "habla en cristiano" iñez?
- Bai, takillan Donostin.
- Takillan eoten zala Donostin. Eta trenian, tren-estaziyuan hola eoten zaneako beste edozein tokitan'e eongo zan ba hola, kalian, atentziyua deitzen zun norbaitte o beti euskeraz hitz eiten zalako?
- A! Kontuz ibili beharrekua, "claro, claro".
- Kontuz ibili beharrekoa?
- Ordun elegante zan Donostin'e jendia, erderaz ta señoritak eta erderaz eta ikasten ta hola. Geo kanbiatu da, berriz, oain geo euskeraz, baiño oain euskeraz ezin hitz ein.
- Ahaztu?
- Ni anai zaharrenakin ez det asmatzen erderaz hitz eitten. Bi anaiya zaharrenak hitz eitten zuen alkar erderaz bastante. Ze biyak Lekarozen kolejiuan eondu zian ta ordun bakizu, han erderaz kolejiyuan ta hola.Ta haik hitz eitten zuen baiño gu hirurok topatzen bagiñan, danak euskeraz. Haik ez zuen nerekin asmatzen erderaz hitz eitteik.
- Izaten al zan kastiguikan, kalian edo eskolan?
- Nola?
- Kastigoik, zigorrik izaten al zan euskeraz sumatzen ziñuztenian?
- Hola esateko ez dakit ba nik, hoi esateko baiño...
- Kalian igual ez, baiño eskolan edo?
- Eskolan ez, ez, ez. Frailiakin ibili giñan gu, nazionaletan ta ez zuen euskeraz hitz eitteik, nazionaletan dana erderaz. Ni frailletan ibiltzen nitzen, zeakin, esto saillekuekin ta han... Han erderaz ematen zittuen, baiño ez, frailiek [...]. Oain, nazionaletako berrik ez dakit. Han beste gauz batzuk zian.
- Ta "Cara al sol" kantatu bihar eskolan sartzeko?
- Eskolan kantatzen [...]. Guk prailietan ez hainbeste baiño nazionaletan ta hoitan bai.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!