Andoain (Gipuzkoa)

"Mutilak, urrutitik tiratzen dutela!"

"Mutilak, urrutitik tiratzen dutela!" <p>Belabietako borrokan izan ziren Gurutzen lagun batzuk, baina balio ez zuten armekin. Gerora udaletxean errieta egon zen akats harengatik. Belabietako borrokan egondako mutil bat ziztu bizian etorri zen Andoaina, aurkariek urrutitik egiten zutela tiro esaten. Desabantaila handia zegoen bi bandoen armen artean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-045-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Belabietako borrokan izan ziren Gurutzen lagun batzuk, baina balio ez zuten armekin. Gerora udaletxean errieta egon zen akats harengatik. Belabietako borrokan egondako mutil bat ziztu bizian etorri zen Andoaina, aurkariek urrutitik egiten zutela tiro esaten. Desabantaila handia zegoen bi bandoen armen artean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gurutz, nola akordatzen zea zu hemen Andoaiñea edo bazetozela edo pixka bat aitzen izango zenuen nonbaittetik edo?
- Bai, bazatoztela bai, ta gaiñea esango dizut ixtoriya. Hemen bazan Joxe Beloki korrikalariya ta hoik jun zian, hoi ta bere lehengusuk, eta hoik danak, Belabieta jun zian reketian kontra. Ta gaiñea, gauz bat esango dizut: nere lagun bat zan geo alkarrekin apaldu [...], zea Migel Ormazabal. Harek eraman zun eskopeta hamabikua ta hamaseiko kartutxuak ematen zitun, ta bakizu tiroik itteik ez. Ta Barriola zanak aiuntamentun "nei kontuz, gehiyo mutillak bialdu, zea, mendia eskopeta hamabikukin ta kartutxuk hamaseikuakin". Ez baizuen baliyo. Ta bronkan izugarrin aiuntamentun aittu ziala badakit. Nik ez nun ikusi hoi e? Haik harek beak esana. Nik harekin apaltzen nun geo askotan sozidadian ta. Harek istori asko kontatu zizkian. Ta haren lehengusua, Joxe Beloki, korrikalariya ona zan, Billabonatik Aiya ta korrika ibiliya. Ta hua in zun harek, Belabieta jun zian hoik ta reketiak urrutitik tiratzen, fusillakin haik eta hoik eskopetakin, ta horrek in zun korrika Billabona etorri. Ta Billabonan tranbia hartu ta Andoaiñea etorri. Ta tranbiatik jeitsi zan ta tranbiatik jeitsi zanian,"mutilla, mutilla" buillaka, "mutilla, mutilla; hoik urrutitik tiatzen dula, hoik urrutitik [...]". Ta handik urte batzuta, nik Joxe Beloki horri esan niyon "hi, Joxe", "zer?" ta "hik, Belabitik etorri hitzanian, hik hau ta hau esaten huan" ta "hik nola dakik hoi?". "Nik hoi zakit, hi etorri hitzanian ta tranbiatik etxea, ni han neolako mutil koskorra". Ta nik aitu [...], "bai, hala huan, nik hala esaten nun, urrutitik tiratzen da ta", beai esan niyon, ta urteta esan niyon nik beai hoi. "Hik nola dakik hoi?" ta "ni han nitxon etorri hitzanian ta". Ta ordun beak esan zian, bai, Billabona etorri zala ta Billabonan tranbia hartu zula. Nik ez nekin nun hartu zun baiño harek esan zun nola hartu zun Billabonan, Andoaiñea etortzeko. Nik jeixten ikusi nun ta.
- Ta haik zer zeuden mutillan batzuk edo ahal zituen eskopetak eta?
- Eskopetakin eze itteik ez.
- Ahal zittuenak harrapatu?
- Ba momentu hartan zittuenak hartu ta mendia.
- Mendia.
- Ta haik fusillakin etorri ta fusillakin urrutitik, bakizu, danba tiratzen.
- Zuek desbentaja izango zenuen?
- Bua, alde ein in bihar korrika.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia