Irrati bakarra eta denak haren inguruan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-030-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santa Kruzetako giroa garai batean nolakoa izaten zen azaltzen du: musika, kaleko giroa... Lehen jende gutxik zuen irratia: gizon batek irratia erosi zueneko anekdota kontatzen du; haren irratia entzuteko biltzen ziren denak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko uztailaren 15a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: AND-030/030
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Ta Santakruzakin hasten zeate ta...
- Bai.
- Santakruzak garai batian nolakuak zian?
- Bueno, garai batian, neu goatzen naiz, Andoaiñen zan Pepito "churrero", soiñu-jotzaillia zan, eta hue etortzen zan "campeón de Gipuzkoa" ateata zan soiñu-jotzaille politta zan. Eta bezperatikan oain bezela ez zan ta zea Perikoneko sagardotegiyan ta nola lehen esan det, bertsotan sagardotegira ta, harea ta juten zian, mutilzarrak eta gizonak; zea e berrogeita hamar urtetik gorakuak eta hua filarmonika hartzen zun ta hemen ibiltzen zian bueltaka kalez kale, zea, hamar-hamabost gizon haren atzetik. Ta gu mutil koskorrak'e bai haren atzetik. Ta geo, Santakrutz goizian, harek goizian ez; atsaldeko hiruretan "Radio San Sebastián"etik zea jotzen zitun, Santakruzeko martxak eta bi o hiru pieza. Ta hua aitzea danak, radiyua zuenak eta ez zuenak'e bai. Radiyuak'e gutxik zuen. Gu goatzen naiz, etorri ta mutil koskorrak giñanian, petrilla zan han kamiyo ixkiñan eta leheno esan deten zea Joxe Manuel "Tatulu" eo nola motia?
- Bai.
- Hua mutilzarra zan eta harek esan emen zun, esaera e, esan omen zun, ez zakila ze in, o andria hartu o radiyua erosi; eta radiyua erosi zun, behintzat. Geo, andria hartu zun e.
- Biyek ordun?
- Bai. Gero, bueno, aurrena radiyua ta guk ez gendun radiyoik eta, ta iñularrian harek jartzen zun fuerte-fuerte radiyua eta guk petrillian danak han jarri ta hango radiyua aitzen eoten giñan.
- Ta orduko programaziyuk ze izaten zian, radiyokuak?
- Joe, ez dakit, kantak izango zian, kantak kantak euskaldunak ez, zeudenak kanta erdaldunak. Bai.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!