Andoain (Gipuzkoa)

Batelak Oria ibaian

Batelak Oria ibaian <p>Festetan, auzoen arteko pikea egoten zen: batelak izaten ziren orduan, ibai izkin guztia batelez beteta egoten zen... Orduko anekdotak aipatzen ditu: behin batel bateko patroia erori egin zen, beste batzuk tranpa egiten saiatu ziren...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-030-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Festetan, auzoen arteko pikea egoten zen: batelak izaten ziren orduan, ibai izkin guztia batelez beteta egoten zen... Orduko anekdotak aipatzen ditu: behin batel bateko patroia erori egin zen, beste batzuk tranpa egiten saiatu ziren...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zeatan'e, festetan'e izaten al zan batzuk bestien kontra eo arraunian eo batelakin eo pelota partiduikan eo bata bestian kontra? Izaten al zen...
- Hemen, hemen bolak gerra bukatu ta gero, orain dala hogei urte eo, batelak izaten zian hemen. Eta barriyuak barriyuak izaten zuen "pikia". Zea, batela ttikik'e lau lagun ta patroiya. Ta ateatzen zian Etxeberrietatik, bestia Zumeatik, bestia Basterotik ta bestia Kale Txikitik. Gero, berriz, hasi zan ya kanpotikan. Ya kategori gehiyo. Ya Tolosatikan ta ya Oriyotikan'e bai ta ya... Ta gero presak zian hemen, presa bakizu zer dan, presara bota zittuen ta ya ura jeitsi egin zan ta oain ez due iten.
- Baiño politta izango zan ikusteko?
- Joder, jende asko etortzen zan e, kanpotikan ta. Hemen ibai ixkin guztiya dana betia.
- Ez al zan izan bakarren batek buelta emateakuan...
- Erori zan Luziano hortxe zana, putzua erori. Zea, bea patroi zan, ta ez dakit arraunian indar gehiyegi in ta balantza in ta putzua erori ta igeri bazekin ta atera ta han geatu zan.
- Baiño aillatu gabe, buelta emanda, holakoikan?
- A bai, aurretikan aurretikan emanda, bai, bazan, bai, urte batian. Buelta hemendik eman beharrian, aurretik eman ziyola ta. Deskalifikatu in zittula ta.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia