Gerra garaiko desfileak Andoainen
Andoainen desfileak egiten ziren nazionalek herriren bat hartzen zutenean. Egun haietan, etxeetako leihoak paper horiarekin eta gorriarekin estali behar izaten zituzten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko uztailaren 08a
- Iraupena: 0:00:59
- Erref: AND-027/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Falangistak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Hemen herrin itten al zian desfiliak, ba, herri bertan...
- Jode! Hoixe! Herrin bat hartzen zuenian ta gabian, ya, beinga desfiliak. Ta kristalak zea in bihar izaten genittun, paperakin zeatu jarri, papera gorriya ta horiya, gorriya ta horiya kristalak; zea, "esto" zea, kolakin zeatuta ta argiya pixtuta, ikusteko zeak bandera espaiñolak ikusteko. Hoi kontatu al dizue? Ez? Hoi ez dizue kontatu? Joe, "me cauen la leche".
- Banderak eta hola bai, banderak bai baiño kristaletan ta...
- Kristaletan ta, kristaletan. Ta zeatu in bihar e? Igual ez baldin bazenun jartzen, igual, igual etortzen zitzazun.
- Ikurriñaik baldin bazeon etxen batian...
- Ikurriña, joe ikurriña... Joe, ikurriña esaten dezu! Pentsa zazu!
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!