Pospolinak eta ehuleak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-024-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pospolinen jantzia entregatu eta ehulearena eman zioten, 14 urterekin. Atotxara joatekoak ziren, dantzara. Gerra hasi, eta aitak erre egin zion jantzia. Hortxe bukatu ziren dantzak. Neska handiak, ehule. Arku dantza, sagar dantza...
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko ekainaren 22a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: AND-024/046
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Xalbadora, eta nora joaten ziñeten pospoliñekin dantzatzea ta.
- Ba esango dizut. Pospolin trajia entregatu eta eman ziyoten hilanderana. Ya hamalau urte iten nittun gerra sartu zanian, hamalau urte itten nitun eta ya nitzan ya hilandera. Eta eman ziyaten traje berriya.J un bihar gendun dantza ittea Atotxaa, San Sebastian, jun behar gendun dantza ittea. Ta ni nere traje berriya "con toda ilusión" han naukan, baiño ez nun traje berriik jantzi, ez nik eta ez bestek. Nere aittak su emanda erre in zian ta, hua disgustua!
- Ta Atotxa ez ziñan jun, baiño...
- Ez, Atotxa ez giñan jun.
- Beste norabaittea jun ziñen dantzatzea?
- Ez, ba gerra sartu zan ta ya gehio ez giñan jun, gehio ez giñan jantzi. Bukatu zan pospolin-dantzak. Ta hilandera-dantzak bukatu zian.
- Ta pospolinetik hilanderara ze salto zeon?
- Ba gorputz haundigua ta dantzak'e haundiguak. Poxpoliñak beti atzeagotikan ibiltzen zian, hilanderak aurreagotikan joaten giñan ta neska haundiguak giñan. Ni gaiñea izandu naiz gorputz altukua; bai.
- Eta ze dantza iten zenituzten?
- Jartzen ziguenak; arku-dantza eta bestia xexto-dantza, buru gaiñian xextua hartuta.
- Arrantzaliana?
- Arrantzaliana ez, arrantzaliana bezela ez. Basarritarrena zan guria, sagarrak giñuzen gaiñian-ta, sagar-dantza zan, sagar-dantza. Ni ez naiz gauza itteko.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!