Ezkutuan musu ematen
Lehengo ezkontzak oso serioak ziren. Apaizaren galderak eta musu emateko debekua. Hala ere, ematen zioten musu elkarri ezkutuan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko ekainaren 22a
- Iraupena: 0:00:44
- Erref: AND-024/001
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Oso seriyoak izaten zian.
- Orduko ezkontzak?
- Oso seriyuak. Konfesatzea joan ta galdetzen zizuen apaizak ia nobiyuai muxu eman al ziozun, muxu ematia debekatua zeuken, baiño horreatikan alkarri ematen geniyon muxu; honbre... Saiatuko giñan ezkatzian ate atzian, iñork ikusten ez giñun lekun baiñan muxu ematen ziyozun despeditzerakuan.
- Nobiyotan pekatu izango zan gauza hoik itia?
- Bai; ez, ez, haragikeririk eta ez, muxu ematia alkarri, ta bostekua ta hoi, esku guztia minberatuta uzten zizuela.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!