Andoain (Gipuzkoa)

'Ardoa edanda' eta 'Agur Euskal Herriari' kantak

'Ardoa edanda' eta 'Agur Euskal Herriari' kantak <p>Amonak abesten zion abesti motza: `Ardoa edanda&acute;. Iparragirreren `Agur Euskal Herriari&acute; abesti sentikorra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amonak abesten zion abesti motza: `Ardoa edanda´. Iparragirreren `Agur Euskal Herriari´ abesti sentikorra.

Transkripzioa

- Eta geo hoi, nola da?

Ardua edanda… —hoi´re abestutzen zian— mozkortzen naiz
pipa erreta zoratzen nai
kortejatzia lotsatzen nai
nola demontre biziko naiz?

Hola, motx hoik hola iten zixkian. Baiño aldatu, e? Geo…
- Hok badia gehio baiño…
- Bai, asko dia, bai.
- “Gazte-gaztetandikan” ta…
- Bai, hoi bai.

Gazte gaztetandikan
herritik kanpora,
Estranjeri aldean
pasa det denbora.
Herrialde guztietan
toki onak badira,
Baiñan bihotzak dio:
"zoaz Euskal Herrira".

- Ze politta hoi, e?
- Bai, abesti polittak. Ta nei hoi jesus! Onbre, amona hil zanian, iya zazpi urte banittun, ta bizi zan bitartian harek abestutzen zixkian, e! Oseake, ahaztu gabe euki nittun urte hoitan guztitan.
- Honek badaka beste bat: “Agur nere bihotzeko…”
-
Agur nere bihotzeko
Amatxo maitea!
Laster etorriko naiz
Konsola zaitea.
Jangoikoak ba nahi du
Ni urez joatea;
Ama zertarako da
negar egitea?

Baiño dia… abesti sentikorrak dia, e! Bai. Nik ttikitan negarra´re itten nun, e, gero konturatzen nitzanian hola! Bai.
- Ze polittak dian.
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia