Andoaingo euskara eta inguruko herrietakoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-021-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
35 urte zituela ezkondu zen Hernanira. Euskara ez da aldatzen Andoaindik Hernanira; bai, ordea, Goizueta aldera, Eibar aldera, Goierri aldera...
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: AND-021/029
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Zu Andoaindikan ezkondu in ziñan Hernanira.
- Hernania.
- Zenbat urtekin ezkondu ziñan?
- Hogeita hamabost urtekin.
- Eta hemendikan Andoaiñea nabaritzen al da euskeran diferentziya?
- Ez, Andoaiñea ez. Goizutaa ta hoitaa bai.
- Zertan nabaritzen da Goizuta aldea?
- E?
- Zertan nabaritzen da Goizuta aldea?
- Beste zea bat, beste doiñu bat ematen diyela.
- Ta Aranoa, esate bateako?
- Igualtsuk izango dia Arano ta… Arano gutxiyo, e. Goizuta oandikan… Arano gutxiyo, hemengo tankeraa Arano.
- Hemendikan Astigarraga aldea ta hola aldatzen al da?
- Astigarragaa ez. Behin Oiartzuneako ganbiatzen dala uste det, bai, pixkat.
- Han´e doiñua?
- Bai. Gero Bizkai aldian ta hoitan ta. Eibar aldea, ta hoitan ta. “Bentania” ta.
- Ta hemendik Tolosa aldea ta?
- A! Behin Goierria ezkeo hor´e ganbiatzen da pixkat, e! Tolosa arte igualtsu. Handi aurrea.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!