Andoain (Gipuzkoa)

Andoainen fusilatutakoak eta gerrara eramandakoak

Andoainen fusilatutakoak eta gerrara eramandakoak <p>Andoainen 20 bat lagun hil zituzten gerra garaian. Gerra hasi zenean, gazteak frontera eraman zituzten, arma gutxi batzuekin. Frontea pixkanaka Andoaina hurbiltzen joan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-019-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Andoainen 20 bat lagun hil zituzten gerra garaian. Gerra hasi zenean, gazteak frontera eraman zituzten, arma gutxi batzuekin. Frontea pixkanaka Andoaina hurbiltzen joan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat gizon eta zenbat emakume... batez'e gizonak pentsatzen det...
- Andoaiñen, nik ez dakit, 20 bat o ze hilko zittuen. Nik esan dizut ba... hiru-lau, bai, direkto ezautzen nittun ta baiño... Geo, beste batzuk bazian a... este... aurreneko... han gerran sentittu genuna, gerra hasi zala 18 de juliuan hasi zan, baiño... hasi zala jakiñ ta geo... aurreneko biltzen hasi zanian jendia. Gaztiai deittu ziyuen, ta plaza juateko. Ta plazatikan juaten zian grupuan... zeara... Belabita o zea... este Naparruako bire horta... juten zian. Andoaingo terrenoa, baiño harea juaten zien. Ta etortzen zian hurrengo eunian ta... baiño eskopeta batzuk ta besteak ezerre gabe. Ta jefia zeakin... bat in zuen zea hola jefe bezela... zea pistolakin hua ta... hala juaten zian, ta etortzen zian ta "Ez dira azaldu, ez dira azaldu!" ta hola. Ta eunetan, ta eunetan... ta geo, azkenian, koño ikusi zituela aurrenenguak ta tiro batzuk izan ziala... Ta hola hasi zan... zea... hola etorri zian. Ta... este... gaur arte. Hala... hoi zeatu zan, ta geo beti hau hartu duela, bestia hartu duela... ta aurreatzen ta aurreatzen ta aurreatzen ta aurreatzen ta momentua etorri zan... gu han bizitzen giñan ingurun gendukan... este... Illurramendi. Uain'e han do baserriya haundiya, baiño hua bina zan; Pagola ta bestia Goiaran zian. Ta haik zuen osaba bat eo monarkikua, baiño gobierno... Madriko gobiernuak pagatzen ziyola ta zean. Ta horreatikan bastante... gerra... bastante bertatikan ikusi nun, hasi baiño leheno're. Ta geo, hoik ezautzen...

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia