Hiletak eta heriotzaren inguruko ohiturak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-004-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Norbait hiltzen zenean, hilbeila egiten zen. Hiletako ohiturei buruz hitz egiten du. Manuel Lekuonak asko ikertu zuen historia, eta bidegurutzeak oso garrantzitsuak izan direla esaten zuen. Santa Kruz zergatik dagoen leku horretan azaltzen du Jose Marik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:04:21
- Erref: AND-004/027
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Bestelako kontuak » Historia orokorra
Transkripzioa
-Ordun gorputza... belatoriyua edo... etxea etortzen zan jendea errosariyua errezatzea ta hola?
-Bai.
-Han izaten zan kandelak eta erramu hostua ta, holako zerak izaten zian gorputzan ingurun?
-Bai.
-Juten zanak aitagure bat errezatu edo...
-Bai.
-Ta gero gorputza elizaa eamateko edo, elizbidiak-eta izaten zian, baserritatik eta holako tokitatik?
-Hor ohittura diferentiak zeuden basarritan ta kaletan. Kaletan, por ejenplo hemen, entiarro garaia ailleatu, bueno, ordulaurden bat leheno hartu bizkarrian ta tapa-tapa elizaa. Elizan jarri han, entiarrua bukatu, berriz´e bizkarrian hartu, zuzenian kanposantua. Gehienak kanposantuk elizan ingurun izaten zian. Han erresponso bat errezatu hillobin, ta hala bukatzen zan.
-Urnitan aittua dakat…
-A! Barkatu.
-Bai, segi, segi.
-Basarrin ohittura bat bazeon, hoi nik neonek ikusiya, leheno esan dizut monagillua izandu nitzala, ta gorputzan billa apaizakin monagillua juten zan, ohitura hala zan. Nik esango nuke basarrin bat... bueno... Gurutze bat hartu, ta apaizakin baserrira. Baserrin errespontso bat errezatu, hartzen zuen lau gizasemek, monagillua gurutziakin aurrian, ta bidekutzetan geldittu ta bidekutzeko pertsona batek mahai bat ateratzen zun ta gorputza han jartzen zan. Aitagure bat errezatu, berriz hartu hilla bizkarrian ta elizaa. Hoi nik neonek ezaututakua. Ta gero, historiagilleak eta esaten due hemen adibidez oso jatorra gendun Don Manuel Lekuona, aitzera ba al dakazu? Kategoriko gizona zan. Ta gero hemen eskrituak eta asko dauzka liburuk eta. Harek esaten zun zer inportantziya zeukan oin dala urte batzuk bidekutziak. “Los cruceros”. Ta harek esaten zun, biharbaa, Santa Kutz-ko ermita´re jarriya daola daon tokin bi erriyo hor biltzen dialako: “río Leizarán y río Oria”. Hor biltzen dia, hain zuzen, ermita daon tokin. Hor fijatzen bazea... Andoain gutxi ezautzen dezu zuk.
-Bai, bai, badakit, hara aldea dau, hor Alegi aldea ateatzen zeala.
-Hemengo zubiya dator, hemendikan berrehun metroa dao zubi bat, ta hor dator Leizaran. Ta berrehun bat metro o hola beherago biltzen da “río Oria”. Oria askoz inportantegua, zeatik datorrena, Tolosaldetikan, ta biyak biltzen dia.
-Ta Santa Kruz…
-Santa Kruz hor jarriya dao.
-Beitu.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!