Txomin Usandizaga Murgiondo
Andoain (Gipuzkoa) (1934-2015)
Biografia
Andoaingo Buruntza auzoko Serotegi baserrian jaio zen. Noizbait seroren etxea izango zen Serotegi baserria, eta ondoan aurkitu diren elizaren aztarnek indartu egiten dute uste hori. Inguruko gainerako baserri guztiek "eliz" izenarekin dute zerikusia. Txominek hiru arreba izan zituen eta baserrian lan egiten ongi ikasi zuten denek. La Salle fraideen ikastetxean ikasi zuen hamalau urte bete zituen arte; gerora, Olamian sartu zen, eta egunean 8-10 ordu egiten zuen lan. Berrogeita bost urte eman zituen han lanean. Bera gelditu zen jaiotetxean; eta, hara ezkondu ondoren ere, bertan bizi izan da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-016 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute