Pedro Jauregi Sorondo
Andoain (Gipuzkoa) (1922-2010)
Biografia
Andoaingo Agerreborda baserrian jaio zen. 5 anaia eta 2 arreba ziren, eta bera denetan gazteena. Gurasoak andoaindarrak zituen; eta, aita artzaina izanda, sindikatuan ere ibili izan zen zertxobait. Eskolan 12 urtez aritu bazen ere, azken 2 urteetan baino ez zuen ikasi bere hitzetan. Izan ere, "La Salle"n "primera" kategorian sartu eta gaueko eskolan hasi zen anaiari laguntzeagatik. Afrikan 3 urte pasa zituen legioan. Gerra garaian, berriz, etxea hondatu zioten eta hura konpontzea asko kostatu zitzaien, nagusiak ez baitzuen nahi horrelako gastuetan sartu. Laborden aritu zen 16 urte zituenetik 52ra arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-010 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute