Luxio Aranburu Etxeberria
Andoain (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Gabirian jaio zen San Blas egun batez. Ama Berastegikoa zuen eta aita Hernanikoa. Gerra lehertu zenean, aitak soldadu joan behar izan zuen eta amarekin Tolosan eman zuten denbora bat berak eta bere senideek (bederatzi anai-arreba ziren). Hamabi urterekin Andoainera joan ziren bizitzera eta ofizio eta lantegi askotan ibili izan bazen ere, bere benetako ilusioa musikari izatea izan zen. Hamabost urterekin "solfeo" ikasten hasi zen Donostiako kontserbatorioan, lanetik ateratakoan. Andoaingo bandan sartu zen berehala eta Tolosako txarangan ere ibilia da, baita ezkontzetan eta antzeko festetan jotzen zuen orkestina batean ere. Hogeita zazpi urterekin ezkondu zen, eta ikasteaz aspertuta, musika eta gainerako ikasketak utzi zituen eta mendi elkarte batean sartu zen. Musikarekin eta mendizaletasunarekin bizi izan da eta Andoainen ireki zuen aseguru etxe bati esker atera izan du bizimodua aurrera azken urteetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-015 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute