Joxe Luis Usarralde Lasquibar Iyuya
Andoain (Gipuzkoa) (1928-2014)
Biografia
Andoaingo Iyuya baserrian jaio zen; eta, urte horretan bertan etxea erre ondoren, Bistaeder baserrira joan ziren bizitzera. 11 senide izan ziren, sei arreba eta bost anaia, eta gehienek artzaintzan egin zuten lan gaztetan. Bi artalde izaten zituzten, zotalekoak eta sasi-ardiak; Joxe Luisek sasi-ardiak zaintzen zituen, etxean edukitzen zituztenak, alegia. Aita basozain eta txondorgile ere aritzen zen eta hamar urte zituenerako hasi zen Joxe Luis ikatza asto gainean garraiatzen. Eskolan zerbait ibili bazen ere, lanean gehiago aritu behar izan zuen. 15 urte zituela, Urrizti baserrira bidali zuten morroi, eta bertan egon zen soldadu joan zen arte. Handik itzulitakoan, hainbat lantegitan lanean aritu ondoren, Urrizti baserriko alaba zaharrenarekin ezkondu zen. Baserrian eta kanpoan segitu zuen lanean, eta Urriztin bizi izan da geroztik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-099 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute