Jose Mari Oiarzabal Beloki
Andoain (Gipuzkoa) (1946-1997)
Biografia
Jose Mari 1946an jaio zen Andoainen, Olabista etxean, Lizarkola baserria eta Leizaur burdinola izan zenaren aurrean. Bere aita musikaria izan zen, tronpeta eta soinu-jotzaile, eta haren pausoak jarraitu zituen Jose Marik. Solfeo eta kantuko ikasketak egin zituen, eta Andoaingo bandan tronpeta jotzen hasi zen. 14 eta 30 urte bitartean, delineatzaile gisa ibili zen lanean Andoaingo COMAQ enpresan, baina ez zuen musika alde batera utzi. 30 urte bete zituenean, musikari eskaini zion bete-betean bere denbora. Ikasketei jarraipena eman zien Donostiako Musika Kontserbatorioan, eta 1986an tronpetako katedra lortu zuen. Hurrengo urtetik aurrera, kontserbatorioko banda sinfonikoko eta ikasleen bandako zuzendari izan zen. Garai horretan hasi zen Sarriegi musikagilearen danborradako piezen konponketak egiten. Gaur egun, 50 obra baino gehiago konpondu ditu eta hainbat grabaziotan hartu du parte tronpeta jotzen. Bere lanaren zati handi bat 3 diskotan jasota gelditu da: "Donostiako Ihauteriak", "Sociedad Euskal Billera 1901-2001" eta "Dira Dira Ihauteriko Konpartsak".
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-034 | 1988 | Andoaingo 'Orria' aldizkaria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute