Bitoriano Ansa Goenaga
Andoain (Gipuzkoa) (1930-2017)
Biografia
Andoaingo Upategi baserrian jaio zen. Gurasoak urnietarrak zituen: aita basoan idiekin garraioan ibiltzen zen; eta ama, esnea partitzen. Aitona-amonak ere ezagutu zituen; eta, hamabost senide izan baziren ere, hamahiru atera ziren bizirik. Gerra lehertu zen arte, mojetan ibili zen Andoainen, baina gero "La Salle"n sartu zuten. Maisuek, euskaldunak izanagatik, euskaraz hitzik ez zuten egiten, eta giro horretan ibili izan zen eskolan hamabi urte bete arte. Hamalau urterekin arrain-kaxak josten ibili zen zerrategi batean. Aitari ere idiekin laguntzen zion noiznahi eta arotz-tailer batean urtebete egin bazuen ere, fundizioan egin izan zuen lan hogeita hamar bat urtez. Andoainen bizi izan da beti.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-007 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute