Angel Amenabar Lasquibar
Andoain (Gipuzkoa) (1932-2014)
Biografia
Andoaingo Sorabillako Intxusaran baserrian jaio zen. Aitak basoa ateratzen egiten zuen lan eta ama, berriz, merkatura joaten zen saltzera. Berak laguntzen zion amari esnea hartzaileen artean banatzen. Baserriko lanengatik eskolara joan gabe gelditzen zen askotan, eta etxerako lanak egitera ere ez zen iristen. Horregatik, 13 urterekin eskola uztea erabaki zuen inori esan gabe. 23 urterekin mekaniko laguntzaile hasi zen paper-fabrikan. Bonba-fabrikan ere ibili zen tornulari, gero Elgoibarren eta Donostian ere ibili zen tailer gehiagotan, eta azkenean bere kontura jarri zen bere lagun batekin batera, bere jaiotetxean prestatu zuten tailer batean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-056 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute