Amurrio (Araba)

Etxe ondoan Sorgin-zulo bat

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMU-002-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Etxe ondoan, Sorgin-zulo izenarekin ezagutzen zen zulo bat zegoen. Umetan, sorginak irten eta irentsi egingo zutela esanda beldurtzen zuten Pilar. Izaki txarren fama zuten sorginok.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sorginetaz berba egin entzun duzu?
- Pilar: Bai, sorginek, bai. Sorginen zuloa geure etxe ondoan dago, sorginen zuloba esaten daudie, ta gu txikerrak izen garenien bildurre pasetan handi… Ya han ta, bildurre! Ta sorginek urtengo daudie horti, ta tragauko gatubie sorginek, ta guk karra gora ta karra bihera sorgin zulo aurretik, guk karra eiten genduin, ta sorginok, ba, ez aurien urteiten kanpora, baie sorgin zuloa esaten daudie, han egoan sorgin zuloba…
- Eta zelakoak ei ziren sorginak, ba, ze tipoa zeukaten…?
- Pilar: Ba, ez dakit sorginok, ez dakit zelangoak izango direz sorginok…
- Errubioak edo…
- Pilar: Ez dakit, ez dot ein, ekusi ez dot ein sorginik, baia entzun bai… sorgin zuloa entzun asko!
- Eta txarrak ziren sorginak?
- Pilar: E, txarrak, bai, kusiten daudienien zulora sartute euriezan umiok barrure, sorgin zulora! Esaten eudien, esaten eudien!
- Esate eudien…
- Pilar: Guk ekosi ez dogu egin, baie, entzun, entzun…
- Eta badakizu konturen bat edo…
- Pilar: Ba, ez dakit, sorgin konturik ez dakit…
- Zer egiten zen… zer egiten zuten hor sorginek?
- Pilar: Sorginek, sorginek kositen ba… kositen bazatubie, ba zulora sartu, esate eudien. Guk ekusi ez dogu egin sorginik, entzun, sorginek daoz, hor zulo horretan, han sorginek daoz…

Egilea(k): Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia