Abereen ermandadea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMT-002-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kofradiak eta ermandadeak zeuden. Abereena eta pertsonena (botikak eskuratzeko) izaten ziren. Zela funtzionatzen zuten kontatzen du. Okela denen artean banatzen zuten. Apaizari ordaindu egiten zitzaion, soldata izan zezan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urriaren 10a
- Iraupena: 0:04:21
- Erref: AMT-002/012
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Kofradixen gauza asko eitten zien lehen.
- Bai. Ta gero, ganaue be bai, ganau ermandadak-eta ordun. On danak gastau die. Ganau ermandadak eta ordun gauza asko zan.Ta personen ermandadi be egon zan, e! Nire aitxek esaten eban /esateban/ egon zala. Ta hor goiko, zer bateko, baserri bateko, zerak, andriek, zera, alimentue zertzeko botikak hartzen zittula ta harexegaittik apurtu zala, esaten eban aitxe zanak.
- Pertsonan ermandadie?
- Bai, personana egon zan ermandadie, botikak-eta, egon zan, ermandadie egon zan.
- Ta ganauenak zelan funtzionetan eban?
- Ganauena, barritz... ganauena, ba... Ganauetan asko galtzen zan. Ta bai, ba, ganau... dana... ermandade itzela egon zan hemen. Zabal! Jangoikuk daki ze lekuraiño, ze Markiñakuk be egon zin-ta hemengo ermandadan.
- Ta nor ibiltzen zan listeru edo?
- Ordun, kabuek ta, ba, zera, kabuk lantzien batzuk ixentau ta kabuk egoten zin. Ta gero, ba, zera, ofizinisti edo pixka bat eskolatxue eukana bat. Ta hamen lehelengo bat egon zan aurretik Mateo esaten eutsen bat, ta gero ba Telleixe... neure koñetue, Tellerixekue. Ta holantxik beste lekutan be, Lekitxon-ta be, danin holantxik ermandadak.
- Ta tranparik ez eban eitten jentiek?
- Bai, eingo... eingo eben tranpak. Bai eingo zin tranpak, bai segurua.
- Ze ganadue hil jakola edo gaixotu edo...
- A! Bai, bai.
- Ta gero zer kobretan zan zeozer pasau ezkero? Kobrau eitten zan ermandadetik edo?
- Bai, klaro kobretan zana! Ta okeli be aprobetxetako modukue bazan, okeli be errepartidu egitten zan.
- A, bai?
- Bai, okeli errepartidu ta [ibili]. Kapazuekin etorri... dana jentie, ermandadekuk danak, etoritte hemen egoten zin ta, ba, okelie eruten eben. Ta gero handixerik, proporziñoien, handixerik pagau.
- Noreri emoten jakon okelie, ermandadekoari...?
- Ermandadekuai, bai.
- ... eta noreri gehixago?
- Ermandadekuai bakarrik, bai, bai, bai, bertako... soziuai.
- Eta beterinarioari edo?
- Beterinarixue... bai, ekarri ein biher izeten zan beterinarixue. Bai, beterinarixuaz zertu ein biher ixaten zan. Baiña beterinarixuai emon ez dakit... ez dakit /eztait/ ba zeozer borondatetxue igul emongo jakon, baiña ez dakit ba, ez dakit zelan ixaten zan hori.
- Eta abadieri?
- E?
- Abadieri?
- Abadiari e... Abadiak ba ez ei eben irabazten bihar beste ta “Culto y Clero” ta... hori geure denporan, Horrek pagetan be denporadan egon giñan.
- ”Culto y clero”?
- Gu umiek... E?
- Zer da hori “Culto y Clero”?
- “Culto y Clero” esaten jakon abadiari pagetan jakuena.
- Baiña ze pagetan zan edo...? Esplikaizu.
- Zer? Ba, hainbeste diru eta hantxe zeozer... abadiai pagau, ez ebala biher beste irabazten ta. Bai.
- Ba eliziek be emongo eutson dirue.
- E?
- Elizatik be hartuko eban dirue.
- Bai ba! Baiña ez ebala ba biher dan beste... Ha ez zala sufiziente esaten eben behintzet eta ez zan ixengo. Eta gero, hoixe, "Culto y clero" ipini eben ta handixek pagetan zan zeozer. Gauza handixe ez zan izengo, baiña...
Egilea(k): Josu Juaristi Urrutibeaskoa (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!