Carlos Onaindia Laka
Amoroto (Bizkaia) (1946)
Biografia
Elexalde auzoko Goitxibeko baserrian jaio ziren 11 neba-arreba, aitaren jaiotetxean; ama Ikadi baserrikoa zen. 8 hilabete zituela osabarenera joan zen bizitzera eta 13 urte bete arte egon zen bertan, Belakola baserrira morroi joan arte. Eskolara gutxi joan zen. Morroi garaian Lekeitioko portuan ere aritu zen gatza eta ikatza zekarten itsasontziak deskargatzen. Aitagaz ikatza egiten zuen Lekeition saltzeko. Herriko domeketako soinu-jotzailea izan zen 5 urtez. 1964an Australiara joan ziren bi anaia azukre-kanaberak ebakiten, gerora tabakotan eta basoko lanetan ere aritu ziren. Bere jaiotetxearen ondoan dagoen Iturrangoikoa baserrira ezkondu zen. Carlos batez ere basoko lanetan aritu da, gustuko lana hori izan du eta pasioz kontatzen ditu lanbide horren kontuak. Urte askoan herriko sakristaua izan da.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| AMT-009 | 2025 | Lea Ibarreko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
| AMT-010 | 2025 | Lea Ibarreko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





