Goizean goizetik baserriko beharretan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-141-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2013(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: AMO-141/017
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Ba bere biherretan, bakotza bere biherretara. Ta etorten giñen gero zortziretan ba etorten giñen danok armozetan eta ez bagiñen, libre eukitten bagañun-edo joaten giñenien, libre egoten zienak, osea, solora barriro ta soloan handidxek arlo handidxek ta erain. Aiztiek makiñe baten modure esan doana, zulotzen zeuzen, erraidxetxu bet aittek hiru hortzeko zeragaz, illarak artez egon deittezan, ta gero besteik, zulotu. Ta nik arto eta babie edo zera erain atzetik eta gero behe-behien pareu eta danok ganauegaz barik, eitten gañun uruntxutsuena bota zulora eta danak artez-artez ipini, dana bardin-bardin-bardintsu ipini eta solo arlo handidxek labrantza handidxe ta bueno. Ta holantxe, ta holan zan bizimodue. Gero josten, bordetan ta hatan eta horretan eta nebak, neba gaztiaua, ni baiño lau urte gaztiaua, Pablo, ta Kalisto sei urte ni baiño gaztiaua, horrek egon zien bosna urte salesianuetan Deustun, ba ezetuko dozu "Salesianos" entzunde, ezta? Deustun. eta hori eitten, zera.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!