Aita umezurtz umetatik morroi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-141-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2013(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: AMO-141/010
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Ta aitte zan ba umezurtze izen zien aitte ta neba-arrebak. Ta zortzi urterako kridxeu joan zana baserri batera. Ta handik hamalau urtegaz Bilbora, Deusture, ta orduen sasoien ba Bilbon ez zan egon urik, ba mendittik etorten zana tuberidxetan hartute eta zer ekarten zerienak labadero, osea, lehenau eitten zien modure, ba ein erropie garbitteko harrixegaz ba labaderoa. Ta orduen etxietan ez zanala lez egoten urik, itturri gorritik ekarten zerien ure edateko ta pitxerretan edo potijuetan edo kantiñetan-edo nonondik, baserridxetan gero eitten izen dogun modure geuk. Eta Deustun joan zan etxien eukin zerien laba, osea hori, pozue erropie garbitzeko ta alanbradure handixek ipinitte eskeitteko. Ta hori neska bat kridxedie ta gizona izeten ei zen, andrie bendejakaz akostunbertan zeuena. Amental zuri-zuri-zuri-zuridxegaz eta señora itzela lodidxe ez zerien eukin famelirik. Eta gizona ei zen behi bet esnie eukitteko etxerako ta nonorako be bai euzetarako eta be bai. Ta burdidxe karroak ibiltten zien modure batzeko ba basurie esaten dana, satsa, etxietan eitten dana ba oin kontenedoretara-eta botaten dienak modure, ba orduen basurerueri txistu bet jo eta bejatu. Ta oilloak eukitten ei zeriezan korralien eta ortuek ta andrie izen ei zen ba ortuetan hartzen zerien jeneroa batzen zerien satsakaz, zaramakoakaz, aparteu papelak eta zerak eskobara bategaz ta satsa ein eta behidxek eitten zeuen satsagaz, ba ortu-jeneroa.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!