Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Malatsa

Malatsa Artzain zebilela jatekoa gordetzeko makutoa erakusten du, eskuz egina eta behi-larruzkoa. Gazta freskoa apurtzeko malatsa ere badu esku artean. Malatsa gorostiaren egurrarekin egindakoa da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-139-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Artzain zebilela jatekoa gordetzeko makutoa erakusten du, eskuz egina eta behi-larruzkoa. Gazta freskoa apurtzeko malatsa ere badu esku artean. Malatsa gorostiaren egurrarekin egindakoa da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hamen ogidxe edo gaztaie edo urdaidxe edo sartun lepuen eta izeten zan. Hau eskuz eindde dau. Honegaz apurtzen da gaztaie, gazta mamiñe apurtzen da.
- Zer da [...].
- Malatsa, bai. Malatsa honexeaz apurtzen da, gorostidxe, gorotidxegaz eindde dau hau.
- Eta bestie ze narru da ba?
- Behi-narrue. Behi-narrue eta behi-narruaz jositte. Lehenau abarkak be honakoxiek eitten zien. Txize sarri eittekoa zan hona, siku egoten zanien laban eitten zan eta busti ein biher eta txize ein eta hantxe hankari igurdi-ta. Bai, holaxe ibiltzen giñezan. Ta piño-orrixe edo behien egoten bazan sikue tente egon ezin.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia