Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Saiak Mugarra inguruan

Saiak Mugarra inguruan Mugarra aldean sai (putre) asko zeuden, baia errespetu askokoak. Orduan elkarrizketa garaian baino sai gutxiago zeuden eta ez zuten horrenbeste kalterik egiten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-139-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mugarra aldean sai (putre) asko zeuden, baia errespetu askokoak. Orduan elkarrizketa garaian baino sai gutxiago zeuden eta ez zuten horrenbeste kalterik egiten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mugarra aldien saidxek-eta ibilko zien, ez?
- Asko. Asko, baia hamen baiño errespeto gehidxauko saidxek. Ze oin saidxek ardidxe etzunde-edo harrapetan badeu billotsa eitten hasi eitten dabie. Jaten ta billotsgiñen, partuen badau ardidxe zein behidxe saidxek hasi eitten dabe iñor ez badaue. Eta hori zerk erakutsitte dauen badakizue? Jaten emon dotsielako jentiek. Jatie botaten otsie edonun eta 'ri-rau'. Horrek erakutsitte dau hori danori, bai. Saidxe oin baiño gitxiau bastante egon zan orduen. Bai, bai. Eta saidxe asko ibiltten da. Gure aittitte defuntuek esaten aben Mugerran harrapeu saidxe batan batek eta txiliñe ipiñi eutsela eta Azgorrin be ikusten biela saidxe txiliñegaz. Horrek asko. Eske horrek hori bidie buelta hori eitten askorik ez dabe biher saidxek, karo! Baia oin baiño saidxe gitxiau egon zan orduen. Hamen Orduña aldien edo horra juten bazara, hor saidxek ardi bat suelto ikusten badaben, saidxe baltzittute dau atuen. Ta hamentxe San Kristobalen be ointxe dala urte bi-edo, hor ardi bat garbi-garbidxen galdu zen. Bua! Segunduetan triturau abien dana, bai, holan. Horrek, horrexek erakutsi otsie dana. Jaten eruen, bota eta hor jaten dabie.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia