Aharitoak alkandora jan zuenekoa
Elgoibarko azokan aharito bat erosi zuten aitak eta biek. Etxean lotuta izaten zuten. Sasoi hartan, behin Ezkurdiko (Durango) erromerian zegoela, bero handia egin arren ez zuen jertsea kandu nahi aharitoak soinean zuen alkandoraren zati bat jan zuelako. Krispinek ez zuen izan erromeriarako beste alkandorarik.
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: AMO-139/016
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Gero itzela pase jaten niri beste baten horregaz nabilela be, niri paseu grabiek ein jatez geuzak. Aittek eta bidxok erosi giñun Elgoibarko feridxan aharitto bat, gusteu neiri eta aitteri esan notsan: "Hauxe aharittue erosi ein biher dogu /bigu/ ta". "Bai, bai". Erosi giñun aharittue eta ekarri giñun. Ta katian lotute eukitten giñun etxian. Tta eukin naben arkondara bat, lehenauko kristalezko arkondara bat esaten jakona ta jerse bat besa sendue, eta bero bat eitten eben Ezkurdidxen, itzela! Jersie jantzitte ni, horrek badiñost: "Jersie!". Eta baia ez notsen esan gure izen zer pasetan zan. Geripzetan siketu biher izeten /bizeten/ zan ha arkondarie, garbittute. Ta [hagiñen] azpidxen sikuten dekule aharittuek [...] lepuen honako arlue jan eta beste arkondararik ez etorteko erromeridxara. Ta jantzi haidxe ta berue txoridxen botateko lakodxie Ezkurdidxen ta jersiaz. Ta horrek: "Jersiaz ze eitten dozu?" barriro. Ez notsen ezebez esan ta barriro haidxe ta barriro haidxe, ta holakon baten esplikau notsen ta bertan jeusi ez zanien barreka. Jeusi! Horrek bota auzen karraskadak. Ta lepue ba lepo gorridxen. Ta jersie jantzitte, hoidxe be pasete nau ni. Zenbat arkondara eskeitte egon zien han? bat. Eta bera aharittuek jan, baia arlo itzela. Hoidxe be pasau jatan. Zemat holako, bua! Ta harek, harek bizimoduek oso gogorrak zien, guk ibiltzen giñuzenak.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!