Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Eskolara joan barik umetatik artzain

Eskolara joan barik umetatik artzain Bere ama artzaina zen eta umeak mantarrean ebatuta egoten ziren ama ardiak zaintzen zebilen bitartean. Errege egun inguruan Larrabetzura joaten ziren eta bertan egoten ziren maiatzera arte. Krispinek 16 bat urte zituztenera arte egon ziren bertan. Bere gurasoak biak ziren etxepe batekoak. Osabarekin batera txakur lanak egindakoa ere bada. Maiatz aldean behin landak egoten zirenean, ardiak basora bidaltzen zituzten. Zortzi urte zituela hasi zen behar horretan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-139-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere ama artzaina zen eta umeak mantarrean ebatuta egoten ziren ama ardiak zaintzen zebilen bitartean. Errege egun inguruan Larrabetzura joaten ziren eta bertan egoten ziren maiatzera arte. Krispinek 16 bat urte zituztenera arte egon ziren bertan. Bere gurasoak biak ziren etxepe batekoak. Osabarekin batera txakur lanak egindakoa ere bada. Maiatz aldean behin landak egoten zirenean, ardiak basora bidaltzen zituzten. Zortzi urte zituela hasi zen behar horretan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduen ba bakizu zer egoten zan. Gure ama ardidxekin ibiltzen zan eta hirurogei bat ardi edo hirurogeta hamar edo. Ta mutiko bat urteko bikue, nire anaixe defuntue zaharraue eta ni han mantarrien batute intxaurpien etzunde, kumie be intxaurpien, ta ardi batzen ama. Aitte biherrien ibiliko zan ba orduen ba basuetan-edo ba egoten zan modue egoten zan lekuen, ze ez zan egon beste etorritik iñundik eta, holantxik. Ta gero ba juten gintzezan beti orduen Larrabetzure ardidxekin gu, Erregen inguruen-edo, erregen bezperatan edo bixamonetan edo holan joan, Larrabetzure maietzera arte. Maietzien egoten gintzezan Larrabetzun. Nik hamasei urte neukezenera arte Larrabetzun egon gintzezan gu. Eta Larrabetzun gero, Larrabetzun gauzela, aitte, gure aitte teillape batekuek zien ama ta aitte, ama albokue eta handikue eta hemengue. Oin garien moduen. Eta osabak hartu abien errebañue erdidxe euki abien ta danak hartu aurazan gure aittek, etxeko uzaba geratu zen maiorazgoa-edo, karga guztidxekin. Ta orduen txakurrik ez zan egoten ardidxetarako ta ni jun nitzen osabakin Larrabetzure txakurren zerbizidxue eitten. Ba soluen ardidxek zaintzeko ta atzetik eraitteko-ta. Paliza bat hartun biher bazan /bibazan/ be baten bateri emon biher jakon ta ba zaparrueri. Holantxik! Ta aitte juten zan astien behin edo haambostien hametik, beste anaidxe difuentuegaz aitte egon zan Euban. Eubatik goratxuau Maridxelarren baserridxen egon zan etorten gintzezan hona ba maietzien batien aprillen atzenien holan. Ze lehena artue ereitten zan danetan, artue eta babie ta landak behidxentzako ta ardidxek basora juten zien. Ta hamen gero txabolara idxoten giñun ardidxekin. etxien denboraldi bat eta gero txabolara. Txabolan ardidxek batu, gabeko esnie ipini kantin baten hotzitzen ta aparidxe ein biher izeten gendun han ta osabie be,amen nebie be hara juten zan, eta nire osabie mantsue eta ni ardi batzen. Ta osabie juten zanien, ha juten zanien eitten aben txokolatie ta "arroz con lechie". Ta arroz con leche" jana kristona ein eta gero txokotale-jana toketan zanien, urik ez han goidxen ta handik [...]era etorri eta egongo die ez daitz zemat kilometro eta erdi bai onak, kristelezko garrafoiaz uretan zaparrue, ure nehikoa edan neuk ta hareri eruen eta haidxe izeten zan bizimodue. Bidxamona goidxien batu ardidxek, hartu esniek, zemat esne egongo zan ba? hamalau-halmabost urtegaz? lepuen bajatzen genduzen danak, honakoxe erripatik behera, gaztaiek ein eta gero armozeu eta artajorran edo bedarra ebaten edo egoten zan eitten urtetan giñun. Hori zen nik hamasei urte ein artekeiño pastoretzie.
- Ta zemat urtegaz hasitte?
- Ba zortzi urtegaz eskolara barik ardidxekin hasitte.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia