Balio bariko dirua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-136-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Etxano
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko abuztuaren 07a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: AMO-136/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerrako administrazioa
Transkripzioa
- Ba zera izen zan, karo dirue. Geure amak kolkoan kolkokada diru euki eban. Ta sartu zienien honek, Francuen tropak, honantza mobidu giñen eta denda bat. Denda baten sartu giñan danok eta amak esan oskun: "Benga bakotzak jantzi oiñetako bat". Ze ortozik giñezen. "Ipiñi oiñetakoak eta abarketak". Jantzi geñuzen danok, badoa pagetan eta orduntxen prezioa eta..: "Senora, este dinero no vale, este dinero.... Venga pues, a quitar las alpargatas otra vez". Eta atzera erdi ortozik etor giñen Zorrontzara arte, oiñez. Karo dana apurtute eguan, ez eguan ez trenik ez ezebez eta oiñez. Eta dirurik ordaintzeko bez, ta bueno!. Gero ba bizimodue hartun gendun.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!